Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bizilagunak zarete. Igor, bart gauean birritan esnatu zaitu Maialenek sexujolasetan
zebilela. Gaur goizean, igogailuan egin duzue topo.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Egun on, ustez atzo
zenbiltzan ta ongi
ni logureak nago
ta zu berriz grogi
hori bai bart gauean
zu zenbiltzan jori
kendu ezazu tonto
irriparre hori! (bis)

M. Lujanbio:
Sexua suertea da
eta ez da luxu
bart gauez dena irrintzi
ta izerdi putzu...
Zuk berriz behakoa
serioa duzu
duzun inbiri horrek
zimeldu zaitu zu! (bis)

I. Elortza:
Batzuentzat bizitza
bero ta maitasun
besteontzako berriz
sasi eta asun.
Sexua suerte dela
hala dizut entzun
ta antza dena zeuri
tokatu zitzaizun. (bis)

M. Lujanbio:
Izan ere zu zaude
hain muker ta erkin
ez dezu ligatuko
jarrera horrekin
baino bart zeure kabuz
al zenuen ekin
gure etxeko efektu
espezialekin? (bis)

I. Elortza:
Logure nintzen baina
belarriak arin
alboan bazen zenbait
sexu joko gordin.
Diozu nik gozatu
nezakeela berdin
ta zeinek esan dizu
ez nuela egin? (bis)

M. Lujanbio:
Zu tristetzeko ez det
hainbeste interes
baino irrifarre bat
egizu mesedez!
Zer-nolatan zabiltzan
bisaia da juez
egin igual ein zendun
baina gozatu ez! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra