Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Deskribapena

Doinua
Hogeigarren urtera III
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)  
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Atzo gauez Parisen
kriston atakea
ta pantailaz josi da
eskaparatea
edonoren begiek
dakarten tankea
ni bezalakoentzat
pentsa ze kaltea!
Susmagarri izateko
kalamitatea
gaur ere pasa arren
etxeko atea
susmagarri izateko
kalamitatea
itxuraz nahikoa da
moro izatea.

Nolako tentsioa
gure etxebizitzan!
Badakite zein pobre
ta justu gabiltzan
amaren begi hoiek
inork xuka ditzan
aitarenak berdintsu
zerbaiten peskizan
poliziak baletoz
maiz ohi duten gisan
babestu nazazue
sotoko gerizan
poliziak baletoz
maiz ohi duten gisan
esan zaiezue ni
ez naizela izan.

Norbaitek jasoko du
guzti honen ordaina
etxe askotan dabil
zakurren usaina
ta kondena gogor bat
gero alajaina
azkartu zait bihotza
ta puztu zait zaina.
Erruduna nunbaiten
hor dago bai baina
ez dakit nun gorde den
zein duen tamaina
erruduna hor dago
bai gorde da baina
neri korapilatzen
hasi zait mingaina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra