Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lanpostu berrian hasi zarenetik, etxera iristen zarenean familia osoa lo egoten da.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu honetan egongo dira
hamaika ni bezalako
ostalaritzan lan egiten dut
eta ez nabil galako
bai jateko ta bai edateko
dena ipintzen det bapo
alkandora beltz bat ipinita
lanera joaten naiz guapo.
Semeak hiru urtetxo ditu
ta barruan kezka franko
ta bikoteak ere tarteka
ze duda eta ze malko...
Haiek etxean dabiltzanean
ni nabil etxetik kanpo
ta haiek etxetik joaten dira
esnatzen naizenerako.

Nik lan honetan urtebete bat
egin det dagoeneko
eguerdiz irten ohi naiz etxetik
ustez umore oneko.
Orain bueltatu ta goizaldeko
ordu biak emateko
hilabetean mila ta berrehun
euro umore tristeko.
Semeak badu gogo pixka bat
bizikletan ibiltzeko
badu gogoa etxekoekin
tertulian aritzeko
bere irriak bateko eta
bere negarrak besteko
nik zenbat gauza galtzen ditudan
soldata irabazteko!

Eta ohera sartu naiz bueltan
sartzeko zenbat apuru
hanka punttetan atetik hona
hamabost pauso inguru
gure logela bere armairu
ispilu eta liburu
nik bikotea iratzarri ta
jarri gera buruz buru
nik esan diot nahiz ta soldata
lortzea izan helburu
elkar ikusi ezin badugu
ze kristotan dihardugu?
Lana utziko det etorkizuna
nahiz ez ikusi seguru
guk daukaguna galdu aurretik
zerbait asmatuko dugu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra