Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gerra kazetari baten aita zara. Gaur ere albistegian ikusi duzu hango berri ematen.

Deskribapena

Doinua
Baneza eta banitu
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Barruan ez det indarrik
oihu egiteko garrik
badet buila ta marmarrik
nago nekatu xamarrik.
Semeak lana hautatu zuen
horrek ez du ezer txarrik
nahiz aldatzeko esaten niyon
lau aldiz baino alperrik
telebistaren aurrean nago
ta ez det ikusi beharrik
bonba artean ari da hizketan
peto batekin bakarrik. (bis)

Horko hiriya Alepo:
lau etxe zutik kaleko
hildakuak ere lepo
edozein berri baleko
egunero da nahigaberen bat
munduari esateko.
Semea dago egoskorkeian
nere antzeko da tarteko
hori zergatik egin behar du
bizitzeko ta jateko?
Gogoa daukat abioia hartu
ta bere bila joateko. (bis)

Bera beltz ta ni zurbila
mundua da borobila
arren lasaitu nadila
oraindik ez dago hila
bainan aita naiz ta ez naiz jarriko
mutua edo isila
noizbehinka hartzera ausartzen da ta
hartu behar det mobila
esango diot “Adi zak, Aitor
ni ez niak hire bila!”
baina aita gaizki jarri aurretik
etxera etorri dadila. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra