Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaztetan ez zenuen ikasteko aukerarik izan. Urteetan aurrera zoaz, eta, orain, ikasten hastea erabaki duzu.

Deskribapena

Doinua
Kas pote batzuk, txarroko ura
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxean zuten diru murritza
ojala gehio izan balitza!
Garbitzailetzat hartu langintza
eta geroztik hortan gabiltza
baina damutik eta penatik
besterik ezin naiz mintza
hortik irtengo nintzela noizbait
eman nuen nere hitza
ia berdin zait mekanikoa
edota sukaldaritza
bizitza hontan hastera doa
nere bigarren bizitza. (bis)

Lehen aukerarik ez zen bereizten
eta ez nuen jakin ikasten
ez aritzea norbera hezten
ez dakit sarri kezka hutsa ez den.
Orain denetik entzun dezaket
denetik dabiltz irizten
batzuk animoz eta besteak
alarma gorriak pizten
baina ez du noski inork sinisten
neuk ez badet hau sinisten
eta iristen saiatzen ez dena
ez da inora iristen. (bis)

Denon bizitza ez baita bera
nik hori lehendik dakit sobera
ze eskasia, ze egoera
orain egingo al du hobera?
Jarraituko det garbitzen baina
liburuekin batera
ahaleginduko naiz ikasten ta
titulo hori atera.
Aurrera noan, animoz nago
indartsu eta topera!
Alperrik galtzen ez det utzi nahi
nere azkeneko aukera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra