Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
| Bertsoa entzun | 
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
		
				
				Neurria: 
		Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Izugarria zera Maialen
ni gainditu nau bihotzak
motz egin zaizkit neurri luzeak
eta luze neurri motzak.
Hala´re gora jai herrikoitan
zabiltzaten giza-hontzak
Lekornen jartzen dituzuenak
barrak, karpak eta oholtzak
bertso eskoletan erratzarekin
jan dituzuenak lotsak
gaztetxeetan zabiltzatenak
mundu hau jo gabe ontzat.
Gaurko eguna astinaldi bat
izan dadila denontzat
herri hau beste era batera
eraiki nahi dugunontzat.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
