Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-01-06 Amurrio Jaialdia
Gai-jartzailea
Comas, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehen aldiz musua ematera doazen bi nerabeen pentsamenduak zarete. Banku batean zaudete, elkarren ondoan eserita.

Deskribapena

Doinua
Zelaia ikusi dut
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Joe, bizar horrekin
ze sexi dagoen!
Hau orain baino lehen nik
amestuko nuen
momentu berezian
bildu gera hemen
ta orain nola asmatu
momentua noiz den? (bis)

A. Sarriegi
Bankuan eserita
egin behar zerbait
momentu hau amestu
izan det nik noizbait
zer egin behar det ba?
Hurbildu nolabait.
Gustatuko al zaio?
Gustatuko al zait? (bis)

A. Mendiluze
Joe! Parean daukat
begira-begira
agian nola egin
pentsatzen ari da
mugimenduak ondo
neurtu behar dira
burua ezkerrera
ala eskubira? (bis)

A. Sarriegi
Nik ere aurpegian
badauzkat bi alde
ta naiz erdi-erdian
sutur baten jabe
joaten baldin bagera
biok parez pare
nola emango diot
suturrik jo gabe? (bis)

A. Mendiluze
Ni ez naiz kapaz eta
bera ere ez da gai
bueno baino banoa
eta hala porai!
Lepo atzetik heldu
bai, ez, ez edo bai?
Posesiboegia
ez nuke izan nahi. (bis)

A. Sarriegi
Bate espero gabe
lepo atzetik heldu
ta ia-ia zutik
ezin naiz mantendu
ze kolpe eman didan
ze atarramendu!
Harrizkoa naizela
pentsatzen ote du? (bis)

A. Mendiluze
Suspensea hamalau
minutuz mantendu
ta noizbait saiatzera
lotuak geunden gu
orain burutik ezin
esaldi hura kendu:
asko maite duenak
asko sufritzen du. (bis)

A. Sarriegi
Azkenik ni ere joan
naiz bere aldera
bi begiak itxi ta
musu ematera.
Orain duda bat daukat
ta bera hauxe da:
zer musukatu dudan
bankua ala bera? (bis)

A. Mendiluze
Pik, bat eman dit eta
berriro aparte
baina izan gera une
magikoen parte.
Hori bai ile hoiek
ze kristo daukate?
Bizarra sexia zen
musu eman arte. (bis)

A. Sarriegi
Hau al zen ba guztia?
Hau al zen aurrena?
Horixe izan degu
lotsak zekarrena.
Horrela segiz gero
denboran barrena
goxoagoa izango
ahal da bigarrena! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra