Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gai-librean puntutan

Deskribapena

Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
22

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-02-04 Ituren Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Egañan lehengusua
mahaiburun dagona
A. Arzallus
hura Egaña bada
hori Maradona
I. Zubeldia
futbolean ona da
hori ez da broma!
A. Arzallus
Saio bitarte hontan
geldirik egona

A. Arzallus
Pareta sujetatzen
geldi-geldi dago
I. Zubeldia
karga asko du eta
ezin du gehiago
A. Arzallus
nola dauka izena
Jon edo Fernando?
I. Zubeldia
Andrea du lehengusu
adituta nago.

I. Zubeldia
Barka beza berorrek
gaur gure señora
A. Arzallus
berorrika egiteko
ote da serora?
I. Zubeldia
Zuka hasteko gero
badago denbora
A. Arzallus
nik inoiz ez det egin
zukatikan gora.

A. Arzallus
Zuk berorrika Iker
ba al dakizu bate?
I. Zubeldia
Apaizeri jarduna
nago elegante
A. Arzallus
ni txapelduna naiz ta
ein behar zenidake
I. Zubeldia
baina txapeldun danak
fallo bat daukate.

I. Zubeldia
Beti esaten dute
txapeldun direla
A. Arzallus
gutxietsi nahi al du
hark nere nibela?
I. Zubeldia
Besteak esateko
uste’t hobe dela
A. Arzallus
arrazoi dezu neu naiz
bastante txepela.

A. Arzallus
Eta zu zeu nola Iker
definitzen zera?
I. Zubeldia
Txapeldunen gisara
zerorren antzera
A. Arzallus
behin esanez gero inoiz
ez egin atzera
I. Zubeldia
bertsotan ez baina gu
musean bagera.

I. Zubeldia
Soziedadean dauzkat
tituloak zazpi
A. Arzallus
probintzien neurrian
ez al dira aski?
I. Zubeldia
Zeu`re bakarrarekin
ez zaude hain gaizki
A. Arzallus
ikusiko zintuzket
txapel eta guzti.

A. Arzallus
Hurrengo urtean behintzat
ekar zazu proba
I. Zubeldia
baina agian gehitxo
da gure denbora.
A. Arzallus
Beraz musean zoaz
zazpitikan gora
I. Zubeldia
beti ibiltzen bainaz
sustotik sustora.

I. Zubeldia
Ttikira enbido ta
pareak hordago!
A. Arzallus
Txikira zabiltzala
nahiko garbi dago
I. Zubeldia
jokua badet baina
nahi nuke gehiago
A. Arzallus
ta zure aurrekoak
ez balu nahiago.

A. Arzallus
Horrela errexa da
musen jardutea
I. Zubeldia
orduan pasa zaite
laguna tutea
A. Arzallus
hainbestekoa ez da
nere bertutea
I. Zubeldia
famatu beharra da
kostunbre putea.

I. Zubeldia
Hizkuntza aldatzea
barkatu ezazu
A. Arzallus
hori igual berorrika
esan behar didazu
I. Zubeldia
eman behar genioke
alkarri bi musu
A. Arzallus
registro denak nahasten
hor dabil jo ta su.

A. Arzallus
Ederra litzateke
musu ematea
I. Zubeldia
ahal bada aukeratu
atzeko partea
A. Arzallus
pentsauta sentitzen det
kalanbre tokea
I. Zubeldia
bizar horrekin igual
gehitxo izate`a.

I. Zubeldia
Egingo zenidake
okotzean mina
A. Arzallus
lehendik ere pixka bat
ez al naiz egina?
I. Zubeldia
Baina emango nizuke
polita bazina
A. Arzallus
tristeena da eman
nahi eta ezina.

A. Arzallus
Musu eman nahi eta
lotsatzen al gera?
I. Zubeldia
Aspaldi pasa gendun
holako aukera
A. Arzallus
polita zerade ba
nere arabera
I. Zubeldia
gezurrak esaten`e
iaioa da bera.

I. Zubeldia
Beti esate al dezu
gauza berdintsua?
A. Arzallus
Ez beti ez naiz izaten
horren berritsua
I. Zubeldia
melankolikoa da
eta mamitsua
A. Arzallus
hau polita ikusteko
behar du itsua.

A. Arzallus
Bueno barkatu ezazu
hola atera da
I. Zubeldia
arrazoi dezu biok
zatarrak baikara
A. Arzallus
rimatu egin behar non
bertsoen era da
I. Zubeldia
bakoitzak luzitzen du
ahal duen erara.

I. Zubeldia
Konformidadea da
inporta zaiguna
A. Arzallus
horrekin dena esanda
daukazu laguna
I. Zubeldia
konformista dalako
tipo euskalduna
A. Arzallus
zuk dadukazuna da
kokotza leguna.

A. Arzallus
Bizarrak atera nahi
ta ezin atera
I. Zubeldia
zureak ere bota
gaur beste aldera
A. Arzallus
tira egiten dio
pintzakin batera
I. Zubeldia
eo bestela mutilzahar
geldituko zera.

I. Zubeldia
Pintza ibiltzen du honek
baina bekokian
A. Arzallus
zuk ibiltzen al dezu
behar dan tokian?
I. Zubeldia
Ahal baldin bada beti
oso urrutian
A. Arzallus
ez dakit bagabiltzan
modu egokian.

A. Arzallus
Imajinatu Iker
bizardunen gisan
I. Zubeldia
aspaldi holakoak
zebiltzan elizan
A. Arzallus
honek nahi ta`re ezin du
Olentzero izan
I. Zubeldia
baina beti nabil ni
erregeen gisan.

I. Zubeldia
Olentzero papera
tokatzen zait eta
A. Arzallus
astoaren gainean
nolako atleta!
I. Zubeldia
Pinuaren azpian
oparik gordeta
A. Arzallus
hartu nere besoa
nekatu da ta.

I. Zubeldia
Beraz bukatzeko`re
heldu da garaia
A. Arzallus
nunbait agurraren zai
hor daukagu mahaia
I. Zubeldia
jendeak hartu dio
albotik usaia
A. Arzallus
erremata dezagun
hemengo paisaia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra