Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Gai-jartzailea
Olabarria, Begoñe
Bertsolariak / Egileak
Bizkarra, Aitor
Uria, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Imanol eta Aitor, anaiak zarie. Imanol, zuen herriko lehiaketa gastronomiko baten epaile egiten zagoz. Aitor zure anaiak bertan parte hartu dau eta lapikoak probetan hasi zarenetik, berearen aurrean keinuka daukozu.

Deskribapena

Doinua
Durangotik gorako
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Imanol Uria

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Uria
Gogoz aurkeztu zara
zu txapelketara
eta keinuka zaude
hona eta hara
lasai, ez dago txarra
ez izan ikara
baina amatxorena
askoz hobea da! (bis)

A. Bizkarra
Marmitakoz ekarri
dizut nik beteta
etxeko lapikoa
azpitik erreta
amarena hobea
liteke tarteka
erreposatu gabe
ekarri dut eta. (bis)

I. Uria
Bada erreposatzen
utzi hor atzean
sukaldari onek egin
ohi duten antzean
burua zalantzati
dut noraezean
holakorik ez duzu
prestatzen etxean! (bis)

A. Bizkarra
Etxean prestatzea
ohi dugu bitxia
amarenetik jaten
pasa dut bizia
baina behingoz naizenez
hona iritsia
erreposatzen utzi
zure iritzia. (bis)

I. Uria
Bai, nire iritzia
dago eta bero
zugandik holakorik
ez nuen espero
lasai, emango dizut
lehen saria edo
harrikoa egiten
baduzu gauero. (bis)

A. Bizkarra
Harrikoa egingo dut
ez umore handiz
ezkatzeko poteak
nahastatuta dabiltz
piperbeltz behar zuena
mataratas balitz
plater hau jango duzu
azkenengo aldiz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra