Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Gai-jartzailea
Olabarria, Begoñe
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Asmo onez egin dozu baina ez dau ondo hartu.

Deskribapena

Doinua
Sentimentu asko dauzkat nerekin
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamalau urte daukadaz eta
bikotean perspektiba
da joatea lokalera ta
botatea sofa erdira
nire gainean jarri da eta
kuleroak erretira
sartu atara, atara-sartu
ziostan: "hau da desira"
amaitu dogu ta oihukatu dau:
"Biba Miren, Miren biba"
eta ni barriz isil-isilik
goiko lanparei begira.

Nire mutilak sofa ganean
egin ahala garrasi
lanpararekin batera amaitu
jataz hamaika fantasi
behin honezkero lotsak alboan
lagatzea hoba, kasi
berari ez eze neure buruai
gura dotsat sorrarazi
eskutik heldu ta pentsatu dot:
"hoba masturbatzen hasi!"
Belarri ertzera joan ta esan deutsat:
"ikusi eta ikasi!"

Haserretu da eta ni hasi
najakona baxu-baxu
ez deust ba erantzun oihu batean
izerdituta jo ta su:
"zer uste dozu baina zuk Miren
ni lerdotzat al naukazu?"
"Ez, ez maitea lerdoa ez baina
nobatotxoa zara zu"
eta esplikau deutsudan dana
ondino argi ez badaukazu
topau Google-en klitoria ta
bertan agertuko jatsu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra