Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Bartra, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pisukideak zarie. Eneko, Oihana triste samar ibili da azken sasoian eta edozertarako zurekin kontatzeko esan zeuntson. Harrezkero, gabero etortzen jatzu bakarrik sentitzen dala eta ea zurekin lo egin leiken galdetzen. Badator orain be.

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Oihana Bartra


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abarkas
Argi nuen nik zein zen
zure arazoa
ta hori konpontzeko
emanda pausoa
zuk nire hitza duzu
hain ondo jasoa
beti ez naiz izango
zure hartzatxoa.

O. Bartra
Baina nire hartzatxoa
ez eidazu kendu
zeinen majoa zaren
ze lagun garen gu.
Ta zuregandik hurbil
nahi nuke mantendu
zure tripatxo horrek
beroa ematen du.

Abarkas
Bai, hau dagoelako
amodioz beterik
zugaz amestu gabe
ez dago gaberik
zure berotasuna
senti dezaket nik
nun topatuko dozu
ni baino hoberik?

O. Bartra
Hoberena zarela
esan dizut bertan
faltan botatzen zaitut
Abarkas benetan
lehen nirekin zenbiltzan
parranda denetan
ta oin ez zara urteten
Santo Tomasetan.

Abarkas
Lehen aspertuta eta
orain zugaz ero
ni ere mareatzen
hasi ote naiz edo?
Baina ohean biok
gaudenean bero
gosaria ekartzerik
ez zazu espero.

O. Bartra
Baina gaua joan da
pixkana hobera
bakoitzaren papela
jartzea hobe da
besarkatuta gaua
pasatu topera
neuk eroango dizut
gosaria ohera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra