Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Umea harreran euki dozuen bikotea zarie. Duela hilabete batzuk bueltau zan familia biologikoagana. Zuk Etxahun, esperientzia errepikatu gura dozu. Ibonek esan deutsu erabakia hartzeko denbora behar dabela.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Mikel gustora ibili ohi zan
gure etxean barrena
amortiguatu ein gendun holan
etxetik eukon problema
ta zuk dinozu denbora falta
ta ein behar geunkela etena
ba denbora da hain zuzen eurek
faltan izaten dabena.

I.Ajuriagojeaskoa
Gure Mikeltxu ez dot ikusten
orain gure inguruan
ta pasautako momentu asko
dodaz nire akorduan
denboratxo bat behar neuke nik
erabakitzeko orduan
sentitzen bainaz neure umea
galdu izan baneu moduan.

E. Lekue
Jakin egizu neu be sentitzen
nazela zure antzeko
Mikelen falta antzematen dot
nik segundu bakoitzeko
beste motibo bat izan leike
beste ume bat hartzeko
hari mesede eiteko eta
gure mina baretzeko.

I.Ajuriagojeaskoa
Gure Mikeltxu ez dot eukiko
hemen sekula ahaztuta
zuzendu gendun ahal zan neurrian
etxean eukan kondukta
baina hobeto nago ni Etxahun
denbora apur bat hartuta
zu egon lasai horretarako
astia izango dogu ta.

E. Lekue
Beste ume batek sortuko leuke
gure etxean hainbeste poz
aurrekoagaz erabagia
hartu genduan apropos
orain denbora eskean zabiz
ba emongo dotsut, ados!
Izan be kalte ein geinkio
gu seguru ez bagagoz.

I.Ajuriagojeaskoa
Arrazoi dozu nahikoa pisu
dauka berez iraganak
pasautakoa digeritzeko
badaukadaz nire lanak
ta atzeratu egingo neukez
Etxahun hortarako planak
gure maitasun dana hartuko dau
beharrizana daukanak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra