Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Amaia Ugalde
Datu pertsonalak
- Izena
- Ugalde, Amaia
- Izen abizen osoak
- Ugalde Begoña, Amaia
- Jaiotza
- 1985 Elorrio + Elorrio < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Gaztetxotatik bertsozalea da, eta Durangaldeko gai-jartzaile taldean hasi zen 2010ean. 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren komunikazio taldean ere hasi zen. 2016ko Bizkaiko Txapelketan bi arloak uztartu, eta komunikazio taldean eta gai-jartzaile taldean aritu zen. 2017ko Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kide izan da, eta 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan komunikazio taldeko eta gai-jartzaile taldeko kide izan zen berriro, baita, 2020an ere. Kazetaritza lanetan ibili eta gero, euskararen normalizazio arloan dabil lanean gaur egun.