Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Ander Elortegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Altube, Txaber
Elortegi, Ander
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarie eta asteburu pasa joan zarie. Ander, etxera bueltan Txaberrek esan deutsu argazkiak sare sozialetara igoko dabezala. Zuk Ander, zure pribatutasuna errespetatzeko eta argazkiak ez igoteko eskatu deutsazu.

Deskribapena

Doinua
Oihan beltzean zoinen eder den
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Ander Elortegi


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Elortegi
Llanes aldean pasatu dugu
asteburu magikoa
sare-sozialak bete nahiean
ta ni berriz kritikoa
baimena eskatu baina nik berriz
zuri ezetza tinkoa
bizitakoa bizi ta gero
ez al daukazu nahikoa?

T. Altube
Nahiz badakidan bizitakoaz
biok nahikoa doguna
argazkiekin sortuta dekot
album benetan txukuna
gaur egunean ta aurrerantza
jakin egizu laguna
jada ez dala zurea izango
zure pribatutasuna.

A. Elortegi
Etxera joan da portatilean
jarri behar duzu arin
eta nik berriz ezetza tinko
zuri esanda hainbat ahalegin
argazkietan agertzen zara
hain guapo eta atsegin
kamara atzean zaudela berriz
ez duzu barrerik egin.

T. Altube
Irribarrea atara deuste
dekodazan kamara bik
ta igual ez zan bardin izengo
ez balego kamararik
jakin egizu igo eingo dot
zure baimenaz zein barik
gaur egunean ez dekot eta
inon baimenan beharrik.

A. Elortegi
Nire baimenik ez duzu behar
nahikoa gogor zaude zu
lagun artean egon gara ta
hori bai da nahiko luxu
giro onean berotasuna
besarkada eta musu
zuk markoa berriz adornatuta
baina barrua hutsik duzu.

T. Altube
Ba ez da holan ondo bete dot
barrua bi egunetan
asteburu bat pasau dot eta
zoragarria benetan
aprobetxauta guapo zauzela
domekaren azkenetan
osatu egizu azken aldian
traola #etxerabueltan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra