Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Altube, Txaber
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Txaber taxi bat hartu dozu Lekeitiotik aireportura joateko, eta Etxahun da gidaria. Ordu erdi da taxian sartu zarela, eta oraindik ez dozue herritik urten.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Altube
Jada txinurritzen be
hasi jat lepoa
bide luzea dogu
antza urtetekoa
prezio bat nahi dozu
zure aldekoa
Bilbotarra naz baina
ez Madrilekoa. (bis)

E. Lekue
Taximetroa dago
ia goiak jota
zergatik dozu Txaber
odola borborka?
Nora joango zaren
ez dotzo inporta
hau baino politago
ez da izango ta. (bis)

T. Altube
Laugarren aldiz heldu
gara Etxahun honaino
hau karuagoa da
abioia baino
taximetroa gorantz
gorantza eta ño!
Hurrengoan abioiz
aireporturaino. (bis)

E. Lekue
Txaber zure asmoa
beste bat ete zan?
Lekeitioko bueltak
zu hartu sorpresan
hemen nabil bueltaka
ni egia esan
Ereñoko kurbetan
marea ez zaitezan. (bis)

T. Altube
Ba hainbeste kurbagaz
dirudi kanoa
prezio altua da
gaur zure asmoa
hurrengo kurba horretan
sakatu frenoa
itxi nagizu hemen
Bizkaibusez noa. (bis)

E. Lekue
Nik ez zaitut itxiko
akaso egin salto
zergaitik eiten dodan
azaldu beharko
aurrekoan joan zinenean
Lekeitotik kanpo
Uberreko bategaz
joan zinelako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra