Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Elortegi, Ander
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Ibon semea zara eta Ander aita. Ibon, hile batzuk daroazuz Brasilen boluntario lanetan. Ander zuen aita, hasieratik egon da zure erabakiaren kontra, arriskutsua dalakoan. Gaur, ezustean, bisitan joan jatzu.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ajuriagojeaskoa
Aita ez dozu hartu
nire lana aintzat
hona etorri zara
hona nire giltzak
hemen egiten doguz
pobreentzat ekintzak
astiro hobetzeko
hor bizi-baldintzak
zentzu apur bat hartu
du nire bizitzak.

A. Elortegi
Hegazkina hartuta
itsasoa igaro
ta etxean bakarrik
nago hain arraro
pentsatzen egon naiz ni
bakarrik luzaro
Riora etorri naiz
ta zurekin nago
falta somatzen nuen
beldurra gehiago.

I. Ajuriagojeaskoa
Hegazkina zuk hartu
egin dozu artez
aita hau ikustera
zu etorri zaitez
faveletan gabiz gu
ta ez inoz nekez
txarto ibili bazara
ai, aita ezustez
zu ere laguntzera
etorri zintekez.

A. Elortegi
Hemen mafiek dute
kristoren indarra
eta balen soinuak
daude barra-barra
erabakia ez da
izan hain azkarra
nahiz eta hau niretzat
aukera den txarra
zurekin egoteko
aukera bakarra.

I. Ajuriagojeaskoa
Esperantzaz ez zaitut
halan be nabari
nigaz eukiko dozuz
aukera ugari
faveletan gabiz gu
aita egon adi
lanean jardun geinke
forma emoten hari
gure harremanai ta
gure munduari.

A. Elortegi
Narkoek faveletan
ai, zenbat etekin!
Hemen defendatzen be
beharko da jakin
etorri egin naiz ta
gaude elkarrekin
bueno, geratuko naiz
hementxe zurekin
noizbait buelta egiteko
esperantzarekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra