Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Uria Albizuri, Jone
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nire etxean zen afaria
ta afari ondorena
nire alaben laguntzarekin
prestatua dugu dena
ta afaltzera famili osoa
dena zen poz nabarmena
nik ahal nuen ondoen egon
nahian atera kemena
amona goxo, jator ta denen
amona kuttun naizena
ta afarian ahaztu egin zait
gure ilobaren izena. (bis)

Hasi naiz Miren, ez, ez Garazi
Saioa edo Ziortza
baina edozein izen egiten
zitzaidan horren arrotza
esaten nion: “pasaidazu hau”
“ez al duzu nahi arroza?”
“Beitu bestela hemen daukazu
patata frijitu poltsa”
Afari osoa sufritzen eta
nigan mina eta lotsa
afari osoan deitu baitiot
laztana eta bihotza. (bis)

Bera begira jarrita okertzen
nuen beheruntz betazala
baina orduan begiratu dit
ta pentsatu dut: “aibala!
Orain zeozer esan behar dit”
ta leundu zait azala
baina ez du esan, isilik dago
denbora pasa ahala
ta begiradaz parkatu esan
eta esan diot hala:
“Eskerrik asko egitearren
ezer ez balitz bezala”. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra