Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Altube, Txaber
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ze begirada ederra gendun
gaba haretan zeunkana
parrandan urten ginen orduan
biok geunkan amets bana
baina elkartu egin ginen ta
zelan egon zan prest dana
zure etxean biluztu ginen
biok ezkamaz ezkama
zure ezpanei lotuta euan
gau hartan nire ezpana
ta lehendik ondo dakidan arren
ezer betiko ez dana
sekula ez dot ahaztuko behintzat
gozarazi zeunstana
ta gaur ezagun bat baino ez zara
ta ez orduko laztana.

Nahiz ta sarritan ein daben eran
juergan egon zan beste bik
gaba haretan ibili ginen
biok elkarren ostetik
denbora gutxi pasau zan gure
buruak be aurkeztetik
ta han gengozan ezin urtenda
zure izara artetik
zarata eta egur hotsa zan
batetik eta bestetik
baina bildurtu egiten nabe
horrenbeste egunsentik
maitasunean sekula ez dot
ezer eukin ausartetik
ta zure etxetik eskapau nintzen
zu zeu itzartu aurretik.

Zalantza egin neban birritan
zure etxeko atean
baina korrika eskapau nintzen
nire zalantza artean
pentsauaz nahiko egin dogu ta
itxi dagidan bakean
topauko dau ta beste baten bat
ni nintzenaren partean.
Eta denpora halan joan da
barriz topatu artean
nahiz ta bihotzak salto ein deustan
harriduraz bapatean
kruzau gara ta aurrera goaz
ja itxi zaitut atzean
ia berriro juntetan garen
beste gabaren batean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra