Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Bizkarra, Aitor
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain dala 30 urte etorri zinien Espainiatik Euskal Herrira lanera eta ordutik, ontziola batean egin izan dozue lan. Orain dala hilabete batzuk jakin zenduen lantegia itxi egingo dabiela. Enpresak eskeini deutsuen aukera bakarra, lanera Andaluziara edo Galiziara joatea da. Aitor, ez dozu onartzea beste aukerarik ikusten, Jonek ez dabela onartuko dino.

Deskribapena

Doinua
Ama Birjina Erkudengoa I
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Jone Uria Albizuri


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Euskal Herrira heldu ginela
zer ginen? Bi gazte ñaño.
Extremaduran abiatuta
ailegau Sestaoraino
baina itsaso horrek dakargu
hainbat lanbro ta behe-laino.
Nahiago bueltan barkua hartu
hemen ondoa jo baino.

J. Uria
Badajozetik etorri ginen
bateko eta besteko.
Kostata baina Sestaon lortu
leku aina errespeto.
Orain joateko Galizira edo
Andaluzira jeisteko
nik jada indarrik ez daukat Aitor
berriz hutsetik hasteko.

A. Bizkarra
Hau derrotista lanean orain
hementxe jarri ez da ba?
Baina, aizu, dagon horri heldu behar
ze aberatsak ez gara!
Hutsa jo nahi ez, hutsetik hasi
beharko badaezpada
Espainaren ta Jaurlaritzaren
borondaterik ez bada.

J. Uria
Segi dezagun bada borrokan
pankarta baten atzean.
Langileria ez bedi egon
beti kaleko ertzean.
Bi gazte ginen, bi ameslari
gu noizbait hona heltzean
orain bi seme eta senarra
ere badauzkat etxean.

A. Bizkarra
Senarra eta semeak dauzka
beraz hargatik akabo.
Ai, baina Jone joan beharko
genduke pixkat harago.
Euskal Herriko mugetatik at
mundu gehiago badago
nik ez nuke nahi hemen ibili
Euskal Herrian naufrago.

J. Uria
Hemen hamaika lagun ditugu
ta horrenbeste etsai han.
Ni errotuta nago aspaldi
Euskal Herriko paisaian.
Alperrik zabiltz ordea Aitor
gaur ni konbentzitu nahian
ni hemen naufrago geratuko naiz
zuk zorte on zure bidaian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra