Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Bizkarra, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eneko, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko ordezko bertsolaria zara eta ordubete falta da finala hasteko. Antolakuntzakoek esan deutsue Aitor finalista ondoezik dagoala eta bere ordez zeuk kantau beharko dozula. Kamerinora joan zara eta han topau dozu Aitor.

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Aldizkako Ekitaldiak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018) Finala

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Bizkarra

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abarkas
Nahiz kanturako prestu
ez naizen etorri
zerbait pasatu omen
zaiola Aitorri
beherunzkoa daukala
ta aurpegia gorri.
Parkatu guk bildurra
deitzen diogu horri.

A. Bizkarra
Nik bildurrik ez daukat
lagun alafede!
Ordezko izatea
duzu bizilege.
Komuneko papera
pasatu dut trebe
zu baino gehiago naiz
kaka eginda ere.

Abarkas
Hiru izerdi tanta
zure bekokian
kleenexak hor gordeta
daude berokian.
Ni hasiko naiz zure
txarren aitzakian
leku eske ez etorri
zortziko txikian.

A. Bizkarra
Nahiz ondoezik egon
nire eginahala
txikian ere zuri
eitea itzala.
Eta kantura nator
hain naiz zerbitzala
jende honek berriro
jasan ez zaitzala.

Abarkas
Baina nik egingo dut
dena banan-bana.
Lasai zaintzera dator
laister zure ama.
Papel batean sina
daigun harremana
txapela niretzako
saria erdibana.

A. Bizkarra
Beraz erdibanatzen
gabiltza ni ta zu.
Ai, leku baten bila
zabiltza jo ta su!
Txapelaren kontuan
egidazu kasu
buruan ez laguna
burutan daukazu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra