Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso berriak [Emazteagandikan daukat zoriona] [Bertsoa] / Pello Mari Etxaburua "Asteasuko Itsua", Juana Manuela Irusta

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Etxaburua, Pello Mari "Asteasuko Itsua"
Irusta, Juana Manuela

Deskribapena

Izenburua
Bertso berriak [Emazteagandikan daukat zoriona]
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak: Itxuba eta bere andria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Emazteagandikan daukat zoriona
Data
1900-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
22
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Bertso berriak [Emazteagandikan daukat zoriona] [Bertsoa] / Pello Mari Etxaburua "Asteasuko Itsua", Juana Manuela Irusta

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Liburua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Emazteagandikan
daukat zoriona,
bertsoakiñ ugari
billtzen dit txanpona;
gobernatu ere bai
aiekiñ gizona,
kantatzen asi zaitez,
nere andre ona.

2/
[Juana Manuela Irusta:]

Kantatzeko gogorik
eztaukat preziso,
baña zure gustoa
egiñ nai nik oso;
Pedro Mari maitea,
zaude alimoso,
bota bear nituzke
gaur zuk añe bertso.

3/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Joana Manuela,
ori da modua,
zurekin aterako
det bizimodua;
andre ona daukana
ez dago galdua,
konsuelotan juango
da gure mundua.

4/
[Juana Manuela Irusta:]

Len itxutua ziñan
tabernatarako,
tiraka etzinduzen
iñork aterako;
oraiñ obea zaude
andrearentzako,
gizona, maite zauzkat
ondu zeralako!

5/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Aurrera zintzo egiñ
nai det zuk esana,
oso damutan nago
len gaizto izana;
erretiratuko naiz
andrearengana,
bai eta egiñ ere
al dezakedana.

6/
[Juana Manuela Irusta:]

Jesusek biotzean
zaude ukitua,
len gaizto izandua
txit konbertitua;
gizon ederra ta obeditua ...
daukat zuri begira
eziñ partitua.

7/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Aurrean etzaduzkat
andre itxusia,
begira nago baño
eziñ ikusia;
Jaunak dizula urte
askoko bizia,
eta senarrarekin
biltzeko grazia.

8/
[Juana Manuela Irusta:]

Eziñ ikusi orrek
badu milla neke,
zurekiñ probatzen det,
ala esango nuke;
lagundu nai zinduzket
nik al banezake,
bi begietatik bat
emango nizuke.

9/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Andrea, kariñoa
eztirazu palta,
eman nai zirazuke
bi begitik bata;
ai, neri ez balio
zuri aterata,
etsi egiñ bearko,
alperrikan da-ta.

10/
[Juana Manuela Irusta:]

Pedro Mari maitea,
etzaudela penaz,
pazientzia artu
Jainkoak emanaz;
anparatuko zaitut
al dezakedanaz,
alkar serbi dezagun
degunean janaz.

11/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Joana Manuela,
Jesus zugan dabill,
zuk erakutsitako
bideetan nabill;
ondo serbitzen nazu
leial eta umill,
ni bizi naizen arte
etzaitezela ilI.

12/
[Juana Manuela Irusta:]

IUtzerikan deseo
ez det instantean,
bizitza luzea nai
zurekin batean;
Jaungoikoak nai badu,
eun hat urtean
alkar serbitzen dala
ibilli gaitean.

13/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Luzaro bizitu nai
zenduke nerekiñ,
baña noiz arteraño
ez gentzake jakiñ;
konformatu gaitezen
Jaungoikoarekiñ,
kontentu bear degu
Ark emanarekiñ.

14/
[Juana Manuela Irusta:]

Askok egiten digu
guri ausentzia,
bañan gustagarria
zure presentzia;
bista eta bazeunde
ederki jantzia,
badadukazu gizon
baten presentzia.

15/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Joana Manuela
maite kariñosa,
Jaungoikoak emanda
zu nere esposa;
itxuen andretako
zera aproposa,
zurekin ezkonduta
nik daukadan poza!

16/
[Juana Manuela Irusta:]

Audreak gizon ona
atsegiñ beretzat,
nik ala daukadala
iduritutzen zat;
ederra ta bizkorra,
leiala neretzat,
itxua izan arren
kontentu naiz beintzat.

17/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Itxuaren andrea
tentatua maiz-ta,
baña nik piña daukat,
txit kontentu naiz-ta;
firme dagoen ori
eroritzen gaitz-ta,
engañatzen duanik
allegatzen ezta.

18/
[Juana Manuela Irusta:]

Senarra nai duanak
bere bistan beti,
itxua baño eztet
oberikan senti;
gauez berekin nauka,
bidean eskuti,
beñere ezta kentzen
nere inguruti.

19/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Andreak kariñoa,
nik oponioa,
alkar amatzekoa
bion jenioa;
ondo guardatzeko
matrimonioa,
nekez emango degu
guk engañioa.

20/
[Juana Manuela Irusta:]

Mundua pasatzeko
bearrena dana,
pakeko bizitza ta
konpañia ona;
neri au suertatu,
bai, nere gizona,
etzera motela ta
gutxi dakizuna!

21/
[Pedro Mari Etxaburua:]

Andrea, maite nazu,
nik maiteago zu,
nere borondatea
ikusitzen dezu;
len baño len paperak
enplea itzatzu,
eta zere burua
goberna ezazu.

22/
[Juana Manuela Irusta:]

Asko nekatzen zera,
nere Pedro Mari,
deskansatu artean
ez geiago ari;
konbeni dana eman
zure buruari,
eta sosega zaitez,
gizarajo ori.



Iturria: Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. 342-349 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra