Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Mari Etxaburua "Asteasuko Itsua"

Datu pertsonalak

Izena
Etxaburua, Pello Mari "Asteasuko Itsua"
Jaiotza
1839 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1882 Tolosa + Tolosa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-paper saltzailea

Datu biografikoak

Biografia
1822an jaio zen Asteasun. Itsua zen eta familiatik zetorkion gaitza: bistarekin jaio arren, urteetara itsu gelditzen ziren kide gehienak. "Itsutarrak" deitzen zien familiari, eta hainbat lehengusu ere bazituen itsuak zirenak. Pello Marik bera bezala bertso-paper saltzailea zen lehengusua zuen, Jose Inazio.

Juana Manuela Irusta elgoibartarrarekin ezkondu zen 1866an eta Tolosan jarri ziren bizi izaten. Zazpi seme-alaba izan zituzten eta horietako bi jaio eta berehala hil ziren. Senar-emazteak herriz herri ibili zen elkarren arteko liskar eta maitasunak bertsotan kantatuz eta bertso-paperak saltzen.

1882an hil zen, 42 urterekin, tuberkulosiak jota. Zortzi hilabete ondoren bere emaztea ere hilgo zen gaitz berarekin. Laugarren mailako hiletak egin zitzaizkien, pobreenei egiten zitzaizkienak.

Pello Marik eta Juana Manuelak beraiek bertsoak sortu izana zalantzan jartzen du Aita Zavalak. Altzoko Imazek edo Pello Errotak idazten omen zizkien.

Iturriak:
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
- Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf