Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertso berriak [Andre bapa bat nuan gaiztotzen ari zat] [Bertsoa] / Pello Mari Etxaburua "Asteasuko Itsua", Juana Manuela Irusta
Bertso berriak [Andre bapa bat nuan gaiztotzen ari zat] [Bertsoa] / Pello Mari Etxaburua "Asteasuko Itsua", Juana Manuela Irusta
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Liburua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Andre bapa bat nuan,
gaiztotzen ari zat,
nola portatzen zaidan
esango det beintzat;
txit asko lotsatuko
eztala deritzat,
ojala sentituta
onduko balitzat.
2/
[Juana Manuela Irusta:]
Tentatzen asten zera
ni aldameneti,
zu zerade gaiztoa
len, orain da beti;
sutan jarritzen nazu
lau eskiñetati,
gaizki esateko zuk
zer dezu nigati?
3/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Lotsa bage aundia,
alperra, galanta,
zu zeraden lekuan
eztirade palta;
itsuak probatzen du
flojoa zera-ta,
nere gogotik ongi
zaude aterata.
4/
[Juana Manuela Irusta:]
Zere kulpak besteri
dezu bota naia,
zu zera alper,
ordi eta tripa-zaia;
mingañean jarritzen
ezpazat erdoia,
egin bear nizuke
ederra sermoia.
5/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Zuk beti diozu ni
naizela ordia,
zerorri ere
zaude erale garbia;
itxuak herriz ezin
egin goardia;
umeak azitzeko
ai zer alderdia!
6/
[Juana Manuela Irusta:]
Lengoan ordituta
ara zer egin dezun:
zutik ego ten ez ta
ni jotzen ninduzun;
gerriko ta txapela
galdu zitzaizkizun,
galtzak berriz neronek
erantzi nizkitzun.
7/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Askotan ez naiz hada
orretan erori,
isillik gordetzeko
ohea zan ori;
Juana Manuela,
ez aiz ondo ari
kontu oiek esaten
mundu guziari.
8/
[Juana Manuela Irusta:]
Zerorri gauza ez ta
ankatik artuta,
nik para zinduzkidan
oiean sartuta;
gizona ederra da
ala mozkortuta,
neroni nadukazu
oso lotsatuta.
9/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Askotan ez nau iñork
ni ikusi ala,
neri lotsak ematen
artu dezu gala;
andre bapoa zauzkat,
Juana Manuela:
errierteroa ta
gezurti kruela.
10/
[Juana Manuela Irusta:]
Orditu ondorean
illa dirurizu,
edan aundiak nunbait
gaitz egiten dizu;
baldin modu orretan
segitzen badezu,
urte asko baño len
zuloan zaude zu.
11/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Andria, zer zabiltzan
nai det adiazi,
nere bizimodua
dezu galerazi;
urtean ume bat bai,
nai duanak azi,
zurekin iñor ondo
ez diteke bizi.
12/
[Juana Manuela Irusta:]
Umea sortutzeko
obea zera zu
mantendutzeko bañe,
aditu girazu;
guk biltzen degun añe
zedorrek beazu,
eta neri aitzaki
ematen dirazu.
13/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Oian ere askotan
guk ume-negarra,
zerren gutxi ematen
diozun bularra;
tximutx bigati lo zu
beti zurra-zurra,
eztadukat zurekin
bizimodu txarra.
14/
[Juana Manuela Irusta:]
Bildurrez nadukazu
beti gau guztian,
umea noiz itoko
didazun azpian;
ordituta traketsa
zabiltzan tokian,
orrelakorik zanik
len ez niekian.
15/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Itxuari pegatzen
ezta izaten gaitz,
engañatutzen nazu
jan-otorduan maiz;
usaia adituta
pentsatzen jartzen naiz:
"Jaten ni baño gauza
obeak ari aiz!"
16/
[Juana Manuela Irusta:]
Urrutiko usaia
bertakoa dala,
engañatuta beti
jartzen zera ala;
naiz neroni gelditu
jango nukeala,
zuri beintzat ematen
dizut egiñala.
17/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Juana Manuela,
lan au ondo al da?
zu gauza onak jaten,
neri porru-saIda;
sardiña aldagarri
iñoiz igoal da,
gizona gaiztotzen da
ala jartzen bada.
18/
[Juana Manuela Irusta:]
Ai errezelosoak
itxu oiek danak,
ondo nai eta eziñ,
guk dauzkagu lanak;
onelako gizona
berekin daukanak,
jipoiak maiz daduzka,
otordu bakanak!
19/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Juana Manuela,
zaude atrebira,
lotsa asko ematen
nere arpegira;
jendea pranko parraz
daukagu begira,
aditzen duten danak
izutuko dira.
20/
[Juana Manuela Irusta:]
Tatxak estali-naia
daukazu zereak,
bati bi erantsiaz
agertu nereak;
ortik etorri dira
gure izpideak,
juzgatu gaitzatela
zein geran obeak.
21/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Mingaña lijero zuk,
nagi atzaparrak,
gizonari pegatzen
pausoak azkarrak;
garbitutzen ez ari
etxeko baztarrak ...
andre onarentzako
bai señale txarrak.
22/
[Juana Manuela Irusta:]
Maiz zoaz zu tabernak
bisitatutzera,
gasta tu ta orditu
orduan etxera,
berotuta koleran
andrea jotzera ...
beti ala zabiltzan
gizatxarra zera.
23/
[Pedro Mari Etxaburu:]
Andrea, erriertan
dizut nik barkatzen,
ez ari beti emen
alkar desonratzen;
lotsatutzen naiz eta
isildu gaitezen,
paperak saldu eta
etxera goazen.
24/
[Juana Manuela Irusta:]
Pello Mari, zu asi,
nik errematea,
luzatu bage obe
degu ematea;
eztezu asko neri
gaizki esatea,
oraiñ obedituta
isildu zaitea.
Iturria: Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. 359-367 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra