Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-12 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-01-12 Baiona Jaialdia
Gai-jartzailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, aurtengo txapeldun bezala elkarrizketa asko egin dizkizute egun hauetan. Baina gaur sekula ez bezalako galderak izango dituzu bi kazetari hauekin, Beñatekin eta Aitorrekin.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-12 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Begiratu Maialen
zu zentroan zaude
oinak tinko lurrean
ze zapata pare!
Jende denak gauza bat
jakin nahi hala`re
lokarriekin edo
lokarririk gabe?

M. Lujanbio
Hori da jakin-mina
hori gutizia!
Goitik behera begira
ta ze malizia!
Lokarriez galdera
Burla-haizez ia.
Kazetaria zara
ala polizia?

B. Gaztelumendi
Nik beste korapilo
bat badaukat aurten
nola ez dezun dena
ongi erantzuten:
galdetuko det nola
jakin nahi genukeen
mukerrek ta erkinek
zer esan nahi duten.

M. Lujanbio
Ene hementxe dena
esan ahal baneza!
Baina definitzea
batzutan nekeza
bi hitzekin aditu
hitzon beste ertza:
erkin da ahula ta
muker muturbeltza.

A. Mendiluze
Estetika ez dago
diskurtsoen aurka
nork berea bezela
zuk zurea hauta.
Zure ile beltz hori
orrazien mauka
ta ezkerreko motz horrek
zer esanahi dauka?

M. Lujanbio
Estetikari ere
horrenbeste mezu!
Ez al zaizu gustatzen
ote zabiltz kexu?
Motz honek ze esan nahi dun
jakinda zaude zu
zuk ezkerrean eta
eskuinean dezu.

B. Gaztelumendi
Zuk finala azaldu
duzu saioz saio
nunbait mundura zinen
bertsolari jaio.
Hala`re txapelari
eustekotan iaio
garbitzerakoan zer
bota behar zaio?

M. Lujanbio
Garbigailura ezin
bota edonola
“Hori garbitzen al da?
Ta bai bada, nola?”.
Nerea mahaian dago
ta bertan dagola
Andonirenen antza
har dezala hola.

A. Mendiluze
Aurrez pentsatu ohi da
ze bide, ze mezu?
Txapelketa guztiei
azaldu diezu.
Bertsolari eskultura
jasota zaude zu
hurrengoa harekin
prestatuko al dezu?

M. Lujanbio
Lehen Oteizarena zen
zera hori hasteko
denak Andonik dauzka
ni bisai tristeko
suertea nun txapela
trofeoz jazteko
nahiko pisu badauka
intxaurrak hausteko.

B. Gaztelumendi
Ai, daukazun indarra
daukazun klasea!
Ta ai, daukazun hitza
esanahiz asea!
Beti ematen diezu
besteei atzea
inoiz pentsatu al duzu
erretiratzea?

M. Lujanbio
Ironiaz joan da
zure labankada
zahartuta ikusiko
nauzu, ala? Hara!
Ile beltzetan zenbait
zuri badut jada
baina erretiratzeko
dexente falta da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra