Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea
Gai-jartzailea
Etxarri, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Arzallus, Amets
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaztetxeko bi kide zarete. Bazkarirako 100 txartel inprimatu zenituzten etxean. Etorri zarete bazkaltzera eta 130 lagun etorri dira, bakoitza bere txartelarekin.

Deskribapena

Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Guk ehun tike genituenez
normal, legal, inprimatu
hemen norbaitek alternatiba
tranposo bat du asmatu
ta tranpa gaztetxean parte da
ariman ohi da txertatu.
Beraz piratei utzi lekua
ta besteei zozketatu.

M. Amuriza
Hemen edonork hartu lezake
Amets pirata papela
akaso txandak ein behar ditugu
orain eskolan bezela:
batzuk lehenengoa jango dute
bestek bigarren platela
ta nahi badute kopak hartzeko
denak itzul daitezela.

A. Arzallus
Baina pentsatu ze bazkari den
ta jendearen sasoiak
Bilbok badauka glamour haundi bat
ta hunkitze ditu goiak
baina jatetxe haundien hoiek
betetzen ditu doi-doiak
hemen arrakasta gehien dauka
xolomo ta makarroiak.

M. Amuriza
Baina jendea atean dago
ta ezin dugu luzaz ekin
zeren uste dut glamourra Amets
ez dijoala gurekin.
Bazkal dezatela erdi bana
banaketa iguala egin
ta gose dena konpon dadila
Chetoos pakete batekin.

A. Arzallus
Baina Miren ni orain hasi naiz
geure mahai hauei begira
ehun lagunentzat zenbat leku zen
ezkerretik eskubira
ehun ta hogeita hamar ipurdi daude
eta soilik ehun kadira
gure lakoak baldin badira
errex kabituko dira.

M. Amuriza
Egia esan zure moduan
neu ere fin jaio nintzen
baina ezin gara hargatik hasi
beste denak ere fintzen.
Tiketak oparituko doguz
ez badira hor kabitzen
ausartzen dena auzolanean
gure komunak garbitzen.

A. Arzallus
Hemen gehienek pringatzen dute
ta hasten dira zipriztintzen
denak prest daude laguntzeko ta
hasteko esku zikintzen.
Ehun ta hamar ez al dira ba
ehunen tokian kabitzen?
Egia esan Bilbo izateko
ez zait asko iruditzen.

M. Amuriza
Ate ostean ditugu Amets
dozenaka lagun hurko
aulki jolasa dala esanda
ez al gara pasatuko?
Dinamika bat irribarretsu
aurkeztu guk eta punto!
Udalekutan ohituta daude
ta ez dira kexatuko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra