Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-02-23 Alegia Jaialdia
Gai-jartzailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Maia, Jon
Martin, Alaia
Lana
Bosnaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Andonirekin jai dauka hemen
berdearen marketinak
ez esparrago berdeak eta
ez alkatxofa gordinak
ikusirikan afalosteko
zure erretzeko grinak
hauek kilkerran birikak dira
ikatz gainean eginak. (bis)

A. Egaña
Lehen platoa berde-berdea
azeituna bat ospera!
Bigarrengoan olibatxo bat
jarri zaidazu ostera
ta holakoxe gailetatxo bat
neretzat nahiko postre da
hartara gehio erre dezaket
plato batetik bestera. (bis)

J. Maia
Gose handiaren itxurik ez du
ta fin-fin zaigu eseri
begiradakin beste guztien
plater beteeri segi
jartzen hasi ta hau “Kendu, kendu
hau ere bueno, gehiegi!”
Azkenerako gelditu zaizkit
bisiguaren bi begi. (bis)

A. Martin
Aktualitzatu ditut Instagram
gero Twitter, gero Facebook
ea platerak ze itxura zeukan
ze pose, ze estilo, ze look!
Ta bixiguen begi parea
ikusi dut plateran, glup!
Pixka’t beteta negoen eta
begi nini bat utzi dut. (bis)

J. Maia
Hau perretxiko magiko bat da
ezin det aipatu ozen
jarri plateran ta examinatu
pixka’t zentratu gaitezen.
Sartu osorik ta ureztatu
ur kanal hontatik zuzen
bera barruan hazi ezkero
zu ere hazi zaitezen. (bis)

B. Gaztelumendi
Plater honetan zer jarri didan
ez naiz hasiko galdetzen
halako gauza marroi bat zegon
hasi ezkero aletzen.
Hala esan dit: “Ipini dizut
pixka bat hazi zaitezen”
bai irentsi det baina funtsean
txanpinoi bat baino ez zen. (bis)

J. Maia
Hauek palmera haziak dira
hau kokoa, hau banana
gero iratze sorta haundi bat
gero basa-sasi bana
gero zuhaitz bat exotikoa
gero kiwian buztana
zure izenari omenaldi bat
egin nahi nion Oihana. (bis)

O. Iguaran
Nik palmerarik ez det sumatu
hazitxo horren janean
baino fedea jarri nahi nuke
Chef Jaunaren esanean
bueno oihana ikus nezake
globalizatu planean
hori guztia agertu bada
Iratiko oihanean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra