Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Beloki, Ane
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aurten Legazpiko Haztegi ikastolak 50 urte betetzen ditu. Sarriegi, lehenengo belaunaldiko ikaslea izan zinen eta gaur daramazu lehenengo aldiz zure semea, Unai, ikastola berera.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Gaur egunean bizi naiz baina
bizi izan nintzen lehenago
ta nostalgiaz ikastolako
lehen atea igaro.
Dena etxeko ta era berean
dena egin zait arraro
lehengo atea pasatu eta
lehengo usai bera dago.

U. Agirre
Lehen eguna gaur det nik eta
lurrak irentsi nazala!
Begiak ditut erdi kinuka
olio ipurdian azala
atea ireki ta aitak esan du:
“Hau dago lehen bezala”
baina espero det garai hartatik
zerbait aldatuko zala.

A. Sarriegi
Heldu eskutik ta mutikoa
igo orduko eskaileran
lehengo batzuk ikusi ditut
ta berri asko aukeran.
Unai guk hemen irudipena
ipintzen genuen hegan
ni zoriontsu izan nintzen ta
ea zu izaten zeran!

U. Agirre
Leku itsusia ez zait haseran
aizu aita iruditu
baina gela hortan behar al degu
hogeita zazpi kabitu?
Ta egunero sei ordu dira
eunak zenbat gehio ditu?
Aukeran jartzen baldin badezu
nahiago etxean gelditu.

A. Sarriegi
Baino hamaika jolas jokutan
hartu behar dezu parte
begira zazu ze polita den
bere patio ta parke
eta nahiz eta nahiago dezun
orain joatea aparte
zuk nahi ala ez egongo zera
hemezortzi bete arte.

U. Agirre
Patioa ere ederra du bai
umeak gozatu dezan
nahiz sosegurik ezin bilatu
orain ez hemen ta ez han
nik txirristrara ta jolasera
alde egin behar det presan
baina kulunpio hortan kabitzen
zinanik neri ez esan!

A. Sarriegi
Garai haietan txikia nintzen
baina gero hazi naiz bai
eta begira andereñoa
hor dago pasilloan zai.
Orain berekin utziko zaitut
ni lanera noa Unai
zure aitak ere egin zuen ta
egin zazu negar lasai.

U. Agirre
Aitak alde egin irriparrezka
ta semea utzi plazan
lehen esan dizut nik ez dedala
gelditu nahi gaurko saltsan
irakasleak zenbatsu urte
ditun jarri naiz zalantzan
nere andereño izango dena
zurea ere izan al zan?

A. Sarriegi
Oraindik ere hemen dago bai
horrek du moral itzela
ohartu arren garaiak ere
asko aldatuz doazela.
Arrazoi dezu antzeman dezu
nerea ere izan zela
zu egon lasai zainduko zaitu
bere biloba bezela.

U. Agirre
Beso goxotan hartu nau orain
eta begira bi begi
beti horrela ez da izango
baina sarri izan bedi.
Agur ba aita baina bi musu
joan aurretik eman neri
eta hau luzaz izan dadila
ume txikien haztegi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra