Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia
Gai-jartzailea
Karrika, Aimar
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Izebaren zaintza zuek biak eta hirugarren emakume baten artean eramaten duzue. Zuek greba egin nahi duzue Martxoaren 8an, baina hirugarren zaintzaileak ere bai.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Garai latzetan asko sumatzen
baitira hemen hutsunak
parekideak dira hiruron
orduak ta lan jardunak
baina izebaren begi itzaliak
ta haren mami astunak
ze paradoxa, sufrituko du
gutxien merezi dunak.

M. Arzallus
Txiki-txikitik hainbeste gauza
dizkigunez erakutsi
ezingo nuke nik kate hori
egun bakarrean hautsi
izebarentzat berdin baitira
martxoak zazpi zein zortzi
beste inor ez bazaio etortzen
ezin dut bakarrik utzi.

M. Lujanbio
Baina zeozer egin behar da
hemen kalera irtenda
hautsi dezagun emakumeentzat
horren murritza den xenda.
Gure anaiak dunean zaintza
noizik behinkako agenda
hura etorri beharrean bere
emaztea etortzen da.

M. Arzallus
Arrazoi duzu alper-alperrik
gabiltza anaiarekin
nahiz ta laguntza eskatzen ere
egin hamaika ahalegin.
Izeba ere emakume da
ongi badakigu jakin
eta kalera baldin bagoaz
eraman daigun gurekin.

M. Lujanbio
Kalera ez du joan nahi izaten
sarri edo maizenean
baina manta bat hanketan jarri
eta goazen zuzenean.
Emakumeok gen berezirik
ez dugu gure senean
ta zenbat lan zikin egin dugun
maitasunan izenean.

M. Arzallus
Maitasuna da gure ardatza
maitasuna harremana
hala ta guztiz emana digu
hainbat gauza txar jasana
nahiz eta beti guk egin dugun
izebaren zaintza lana
atzeko hiru mutilek ere
badaukate zer esana.

M. Lujanbio
Guri hitza eman behingoagatik
eta beude apartera
ta martxoaren zortzian berriz
tokatzen zaien partera
beti esaten gabiltza “Segi
jo ta ke jarrai aurrera”
ta mundua hankaz gora jartzen da
gelditzen baldin bagera.


M. Arzallus
Beraz guk greba egingo dugu
gure eskubideen alde
ta espero dut ez zaigula hau
ez aterako debalde.
Galdetu diet eta mutilak
laguntzeko prestu daude
ea hurrena mugitzen diren
eskatu beharrik gabe.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra