Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-03-23 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Leibar, Ibon "Txinbo"
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Martxoaren 7an Xabi Rey euskal presoak bere buruz beste egin zuen kartzelan, etxetik 1.200 kilometrotara.

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain loreak daude lurrean
pankarta zintzilik gruan
beste heriotz bat bizitu duna
presoak bere larruan.
Urruti zegon etxetik eta
hesiak zeuzkan murruan
atera gabe, isolatuta
lehendabiziko graduan...
Zenbat kaiola dira horiek
kaiola baten barruan?

Ustez zigorra dena kunplitzen
galdu du harek bizia
horrek sortu du askoren mina
baina ez legeen krisia.
Gatazka zahar bat egon da hemen
gaur nagusi polizia
ta etsai denari desio dio
litekeen txar guzia.
Hori egia izan daiteke
baina ez da justizia.

Kilometrotan, urrutietan
kartzela grisaren hitsa
ta senideak joan-etorrian
beti arriskuan dabiltza.
Noizko zeozer aurreratu ta
negoziatu ta mintza?
Aro berrian atarian bai
ta sartu ezinik gabiltza.
Presoak hemen izan artean
ez da jiratuko giltza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra