Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Altzako Bertso Aroa (18. 2018. Donostia)
Saioa
2018-04-26 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Iguaran, Oihana
Jarritako gaia
Ametsak eta ilusioak gainezka dituzuen hamasei urteko bi neska gazte zarete, Baina Onintza Euskal Herrian jaio zen eta Oihana Saharan. Zuen etorkizunari buruz hizketan hasi zarete. Izan hizkuntza, hezkuntza, ezkontza...

Deskribapena

Doinua
Gure herrian ligatzea
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Euskal Herrian pasata
uda osoko aroa
hemen daukazun guztia
egiten zait arraroa.
Etxera bueltan nijoa
ahaztuz hemengo tragoa
hizkuntza ez beste dena
daukazue oparoa.

On. Enbeita
Elkar ezagutu dugu
topaketa xume baten
saiatuko naiz zurekin
bastante guaia izaten
baina zu ikusi ta gero
aireportuan joaten
munduak jarraituko du
kaka berdina izaten.

O. Iguaran
Baino non jaiotzen geran
guk ezin degunez hauta
zure oparotasuna
bilakatzen zaizu mauka.
Desertura noa berriz
ta zuk esan arren “Aupa”
han nere etorkizunak
itxura lehorra dauka.

On. Enbeita
Ez desertua ez duzu
urez betetako mahaia
baina nahiz eta guk esan
“Egingo da gure nahia”
pausuka estutzen zaigu
gazteon pausu lasaia
dena da gezurra eta
kristal fineko sapaia.

O. Iguaran
Orduan nahi det guztia
neri kontatzen hastea
neri asko kostatzen zait
melfa, burka, eranztea.
Bi neska gara bi puntan
baina ze gorputz gaztea!
Mendebaldea ez al da
dirudin bezain askea?

On. Enbeita
Askatasunak ez digu
guri eze be ekarri
etorkizunik badugun
galdetu izan dugu sarri.
Desertuan urik gabe
zabiltzate oso larri
guk ura badugu baina
ez gara ur horren egarri.

O. Iguaran
Berez ez nuke hasi nahi
ni eta zu konparatzen
baina ura hemen dago
hasiz gero alderatzen.
Egia esan geroan
ez det segi nahi ohartzen
irripar garratz batekin
te gozoa zerbitzatzen.

On. Enbeita
Guk elkar agurtu dugu
desertutik hain urrun ai!
Zure ondoan egon nahi
nuke irribarrez alai.
Gozatu zuk opor hauek
ez egon agurraren zai
mundua ez dugu aldatuko
baina gure burua bai.

O. Iguaran
Ta hau zerk eragin digun
nahiko nuke konprenitu
gu denok kanpamendura
ta gure lurrak zatitu
bi neska gazte zapaldu
ta hizkuntzak erdibitu
guk biok diteun zauriak
laban berak egin ditu.

On. Enbeita
Inperioen azpian
ez gara bizi ederto
zuen lurra hartu zuten
beste batzuei emateko
eta guk jarraitzen dugu
lehenauko haien menpeko
hizkuntzarik ez da behar
mundu zaharra ulertzeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra