Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Altzako Bertso Aroa (18. 2018. Donostia)
Saioa
2018-04-26 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Enbeita, Onintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Miren, jarri esku-ohe honetan etzanda eta Onintza zu aldamenean zutik. Oraintxe galdetu diozu: “Prest zaude depilatzen hasteko?” (Bata etzanda eta bestea alboan zutik daudela kantatzen dute).

Deskribapena

Doinua
Oihaneko pagoak blai
Neurria / Estrofaren izena
Kopla handia
Bertso kopurua
16

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Onintza Enbeita

Neurria:  Kopla handia 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Hala besoa jaso ezazu
ta hankak zabaldu itzazu
ikusten denez zuk gaur nirekin
ordubete badaukazu. (bis)

M. Artetxe
Zu argizariaren jabe
ta ni kamilan herabe
baino ja hasi behar al duzu
aurrez zepillatu gabe? (bis)

On. Enbeita
Erantzun horren ondoren
nik zer pintatzen dut hemen?
Estetizista naiz, ez naiz hasten
ileak kendu baino lehen. (bis)

M. Artetxe
Hemen behar dut akatu
dilema bat dut barkatu:
ingleetatik hasi edota
ingleetatik bukatu. (bis)

On. Enbeita
Zu zara igual feminista
ni klasika ta klasista
ingleetatik hasteko garbi
behar dut ingleen pista. (bis)

M. Artetxe
Egin behar dut kritika
neska nun daukazu bista?
Pista ederki hartu daiteke
txorkatiletik hasita. (bis)

On. Enbeita
Pixka’t pasatuta nago
ze egoera arraro!
Txorkatiletan bizarra duzu
gure aitak baino gehiago.

M. Artetxe
Ileak dauzkat nik puntan
bizarrarekin burrukan
hirsutismoan apologia
egin behar da batzutan. (bis)

On. Enbeita
Zeurean ekin ta ekin
patxadaz eseri berdin
musurik ere ezin zaizu eman
zure bigote horrekin. (bis)

M. Artetxe
Izan da erabaki txarra
ja pasatu duzu marra
Manadakoak usteldu arte
ez dut moztuko bizarra. (bis)

On. Enbeita
Aldarrikapen klasea
borrokarako pasea
akaso orduan hobeto nuke
ofizioz aldatzea. (bis)

M. Artetxe
Besazpia ta izterra
hola ez al dago ederra?
Itxarongo dut modan jarri arte
nere bigote hipsterra. (bis)

On. Enbeita
Ez zara hain moderna, suabe!
Zeure aurreiritzien jabe
depilatzea gura zenuen
erroparik kendu gabe. (bis)

M. Artetxe
Kamara etorri da garaiz
publikoa sarri ta maiz
barka Onintza modernoa bai
hain modernoa ja ez naiz. (bis)

On. Enbeita
Ile gabeko izterrak
ile gabeko bazterrak
utzi dizkizu gaurkoan Miren
publikoaren laserrak. (bis)

M. Artetxe
Ahaztu ditzagun ja penak
eta goraipatu denak.
Gora emakume askeak eta
besazpitako melenak! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra