Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-07-11 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Loizaga, Miren
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Martin, Alaia
Paia, Fredi
Uria Albizuri, Jone
Lana
Bosnaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia
Lehen ardoa zumaiarra da
bouquea dauka sakona
ardo zuria boteila luze
urrundik dirudi rona
basuan dauka negar tanta bat
mahats onaren sintoma
azken boladan gutxi edan dut
lasai antzean nagona
“Bodegas Maia”ko ardoa da
mahaian edateko ona (bis)

J. Maia
Lagun artean edaten naute
eta lagunak direnak
euskal herritan afal ostetan
oroitzen diren izenak
ni edan eta oroi litezke
daudenak ta ez daudenak
behin botila bat sartu ezkero
zer eskatzen dizu senak?
Kantu guztiak ertetzen dira
Benito Lertxundirenak. (bis)

F. Paia
Bigarrena da ardo gorria
kostaldean zein arraro!
Urialdeko mahastietatik
aditu asko igaro
tenperatura berezia du
beti hamazazpi grado
ardo polita txinpartaduna
aho sabaian oparo
gutxitxu edan ze mundu osoan
botila bakarra dago. (bis)

J. Uria
Hobe horrela botila banaiz
ardotako oasia
gutxi edanda ez da izaten
ta nirekin eskasia
beti ziri bat bordekeri bat
atsegina zait sasia
baina gehiegi handituz gero
ni edateko dosia
garraztasuna joaten zait eta
hortxe galtzen dut grazia. (bis)

F. Paia
Ardo berezi bat bilatzeko
Oiartzunen bodegara
dator Martini botilan baina
delitua ez da traba
upel barruan eukitzen dute
ohitura duten erara
gero “txotx” esan ta edaten da
aita, seme zein alaba
gazteleraz ez baina euskaraz
sagardoa ardoa da. (bis)

A. Martin
Famili eta lagun kuadrillek
nirekin zenbat etekin!
Baso haundiak bai, kopa fin hauek
ez ditu oso atsegin:
sarri irteten dira mikatzak
gero nahiko hainbeste fin
berun zein kortxo izan liteke
pertsonen kasuan berdin
nire tragoa beti irteten da
kortxo zaporearekin. (bis)

F. Paia
Ta Iturriaga ardoa dator
bere tetrabrikarekin
peleoia da lehen tragotik
taberna bihurtzen du ring
eztarriz behera jaurti ezkero
lagunok ze tripako min!
Baina mamboan gauza ederra da
behar zenukete jakin
Elortza-kola euki ezean
hobe testamentua egin. (bis)


U. Iturriaga
Tanino eta zikuta nahaste
txarra baitaukat eduki
biharamuna eragiten dut
ta depresioa beti
badaude batzuk ni edanda bere
burua dutenak jaurti
ona ez naiz baina hor aholku bat
ni nork nazakeen ireki:
edateari utzi nahiean
dabiltzanak bereziki. (bis)

F. Paia
Leiendak dino Egaña ardoa
hasieran zela ura
ta garagardo bilakatu zen
Coronitaren modura
gero ardo zuri hoita hamar urtez
hara bere abentura
lau txapel beltzez ardo beltzaren
gustua eta testura
ta adinarekin Portugaleko
Vinho Verde bihurtu da. (bis)

A. Egaña
Ai Uztapide Ai Amuriza
haiek ziren bi leienda
pezeta rubiak zeukan indarra
euroak ezin sostenga
komando deitzen genion hura
hura bai abrigo prenda
ta Arconada, Gorriz, Gajate
ze futbolari zerrenda!
Ni edaten naun koitadu oro
nostalgiko bihurtzen da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra