Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-jartzailea
Errasti, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi dendari zarete. Plastikozko poltsak kobratzen hasi dira hegoaldean, uztailetik aurrera, eta Oihana hasi da kobratzen eta gainera pentsatu du biltegian dituenak amaitzean ez duela gehiago ekarriko. Xabat oraindik ez da kobratzen hasi. Lotsa edo…

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Bost xentimo da poltsa
nerean behinepin
ta kobratzen lehenbailehen
nahi nuen nik ekin
gero ez det ekarriko
batere hain arin
telazkoak prest dauzkat
nere markarekin.

X. Galletebeitia
Ez da idea txarra
hartuko dut kargu
baina ez dut izan
zuk aina enkargu
plastikoa kentzea
merke ala karu
norberak ejenplurik
ematen ez badu.

O. Iguaran
Plastiko gabe denak
nahiago nituzke
baino komertzio hau
ez da hain ilustre
berrerabiltzen dira
ez zazula uste:
nerera zure poltsak
ekartzen dituzte.

X. Galletebeitia
Ba hori izango da
zerbaiten islada
nahiz neuri ere egin
plastikoak traba
nahita ere ezin dut
eskeintzea laga
hemen jendea oso
tradizionala da.


O. Iguaran
Tradizioa hortaz
gure arazoa
baino plastikoa ez da
zaharraren kasoa
beste era batera
zen lehengo pasoa:
zeuzkaten karritoak
edo kapaxoa.

X. Galletebeitia
Nik banatuko ditut
berdin eta doan
berdin zait ta ondoren
poltsa nora doan
ze amonek ez dute
izango ze eroan
ileapaindegitik
urteterakoan.

O. Iguaran
Bai kapaxoak zaila
du hortara josten
baina plastiko dena
banijoa mozten
bezerokin eredu
berri bat adosten
gauza enbalaturik
ja ez det erosten.

X. Galletebeitia
Ba pentsatu zazu zeuk
zeure irabazian
edo jendeak izan
dezakeen grazian
enbalajerik ezetz
han mundu bizian
baina inposiblea da
nire farmazian.

O. Iguaran
Kaja ia doblea
hain pastila gutxik
ezin al da pomada
eman esku hutsik?
Pertsonak bezalaxe
hobe erakutsik
produktoak ere hobe
daudela biluzik.

X. Galletebeitia
Lelo arriskutsua da
behar duzu jakin
ta botikari sena
didazu irakin
hobe dela biluztu
hortan ondo ekin
baina gerokoa egin
plastikoarekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra