Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-08-26 Gorriti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-08-26 Gorriti Jaialdia
Gai-jartzailea
Soto, Julio
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Elkarri puntuak jarriz:
Puntua: Zuri gustatze al zaizu / Maialen kirola?
Puntua: Zer da hobe dieta egin / edo izerdi bota?
Puntua: Hamar urtetan zenbat / urte zahartu zera?
Puntua: Barruan ez daukazu / edade berdina.
Puntua: Urte beta asko da / batez ere gora.
Puntua: Berrogeita bi urtek / ze alde du ona?
Puntua: Oraintxe jazten zera / gazteak bezela
Puntua: Ondo geratu zera / familiarekin
Puntua: Seguru al da zu joanda / penatzen dirala?
Puntua: Eta bertsotan zaude / zure gailurrean

Deskribapena

Doinua
Maritxu nora zoaz I
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-08-26 Gorriti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Maritxu nora zoaz I

A. Mendiluze
Zuri gustatze al zaizu
Maialen kirola?
M. Lujanbio
Nola uste dezu bestela
nagoela hola?
sasoiko giharrak ta
purian odola
motorrakin bada`re
ez dio ajola.

A. Mendiluze
Zer da hobe dieta egin
edo izerdi bota?
M. Lujanbio
Hasteko ez det ezer
dietaren kontra
baina badago mila
ariketa mota
ta hobe da mugitu
debalde dago ta.

A. Mendiluze
Hamar urtetan zenbat
urte zahartu zera?
M. Lujanbio
Zu zahartu zeran beste
gutxi gorabehera
gainera zorionez
bagoaz aurrera.
Jubilatuko gera
gu biok batera.

A. Mendiluze
Barruan ez daukazu
edade berdina.
M. Lujanbio
Hori lore bat al zan
edota ozpina?
Berrogei ta bat urte
ia zuk adina
kejarik ez det, daukat
bizi atsegina

A. Mendiluze
Urte beta asko da
batez ere gora.
M. Lujanbio
Zuk badakizu hortaz
hola izango da.
Honek berrogeita bi
nik hoiek gerora
harrapatu nahiean
daramat denbora.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu

M. Lujanbio
Berrogeita bi urtek
ze alde du ona?
A. Mendiluze
Seguruna aurretik
geratzen zaiona
bide txukun batean
heldu gera hona
aurrera hobea izan
dadila biona.

M. Lujanbio
Oraintxe jazten zera
gazteak bezela
A. Mendiluze
alegia zaharretik
pasea naizela
banekien arropa
aldatu behar zela
eta behingoz konforme
egon zaitezela.

M. Lujanbio
Ondo geratu zera
familiarekin
A. Mendiluze
etxera joan arte
hori ezin jakin
bi semeok kontatzen
ekin eta ekin
eta gauean xextra
emaztearekin.

M. Lujanbio
Seguru al da zu joanda
penatzen dirala?
A. Mendiluze
Ez dakit baina beti
pentsatu det hala
kontsolatzeko bide
propio bezala
eta horrek luzaroan
funtziona dezala.

M. Lujanbio
Eta bertsotan zaude
zure gailurrean
A. Mendiluze
ahal dedana emanez
nere apurrean.
Halere bajatzen naiz
ni zure hurrean
zu zeruan zabiltza
eta gu lurrean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra