Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-jartzailea
Enbeita, Onintza
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bideo bat ibili da bolo-bolo, non itsasoa dena plastikoz beteta ikusten den. Gernikan ere atzo feria eta gaur kalera irten zarenean, hemen ere kale guztiak plastikoz beterik daude.

Deskribapena

Doinua
Nahiz zoriontsu oroitzen dedan
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Hor ze piztia zikinak garen
aurreratu ustezkoak
nahiz zabor ontzi baten aurrean
denok esan baiezkoak
bere atzetik zaborra uzten du
bi hankako oinezkoak
ta alferrik dira aitzaki txarrak
ta ondorengo pretestoak
zaborrez lepo daude kaleak
tabernak eta puestoak.
Lekutan daude garai bateko
erosketako xextoak!

Nahiko genuke garai zahar haiek
aurrerantza ekartzea
baina aurreak agertzen badu
nola dantzatu atzea
kostatzen zaigu komeni zaigun
aldaketa onartzea.
Ez da hain zaila gure zaborra
bere ontzian sartzea
baina harrokeriz jarduten degu
alferrik da nekatzea
nonbait gehiago kostatzen zaigu
ohiturak berziklatzea.

Garbitzaleek erratzarekin
plazetan zenbat ahalegin!
Denok gurea jaso bagendu
litzatekeena atsegin.
Nola garbitu lauren artean
plaza nahi den bezain arin
argazki batzuk egin nahi ditut
aurretik mobilarekin
herria osoan jarriko diren
lotsaren kartelak egin
aurten zaborra hurrengo urteko
ongarria izan dedin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra