Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2018. Eibar)
Saioa
2018-11-25 Eibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Mujika, Jon Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi lagun zarete. Alaia pelma samarra dela pentsatzen du Maialenek, beti planak proposatzen, eta Maialen beti aitzakiak bilatzen.

Deskribapena

Doinua
Ikusi nuanean I
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
20

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Ze plan dezu Maialen
arratsalderako?
M. Lujanbio
Giro tristea dago
ez naiz aterako.

A. Martin
Batera arnasteko
geratu gintezke
M. Lujanbio
ni zukin beti nabil
oxigeno eske.

A. Martin
Badut oxigenoa
duen maskarilla
M. Lujanbio
rebajatara joan
ote zinen bila?

A. Martin
“Maskarilla” beti da
nahiko garestia
M. Lujanbio
honen txiste guztiak
errexak ez dia.

A. Martin
Eta gero afaltzera
irtengo al zara?
M. Lujanbio
Ba bete samar nago
betiko gisara

A. Martin
Begetarianoren bat
zabaldu omen dute
M. Lujanbio
ez dut nik pagatu nahi
lau algaren truke.

A. Martin
Ez zaitez arduratu
ordainduko dut nik
M. Lujanbio
ez det sinisten hori
ein dezakezunik.

A. Martin
Ez badezu sinisten
zatoz ta probatu
M. Lujanbio
hurrengo astean igual
gaitezke geratu.

A. Martin
Aste osoa libre
daukat zuretzako
M. Lujanbio
baina nik lan asko dut
zereginak bapo.

A. Martin
Erosketak batera
egingo ditugu
M. Lujanbio
Black Friday horrek ez du
ez hanka ez buru.

A. Martin
Bada ostegunean
batuko al gara?
M. Lujanbio
Barkatu joan behar det
medikuetara.

A. Martin
Lagunduko dizut nik
noiz duzu kontsulta?
M. Lujanbio
Bost gutxitan hasi ta
puntuetan buka.


A. Martin
Ordu guztitan joan
leike bost gutxitan
M. Lujanbio
zurekin joatea
lotsa zait egitan.

A. Martin
Bueno ba kanpoaldean
itxoingo dut bai
M. Lujanbio
ginekologoa da
ta hori ez dut nahi.

A. Martin
Bueno kanpoko atean
itxaron nezake
M. Lujanbio
nahiago dut etxean
egotea aparte.

A. Martin
Bale zure etxean
itxaron nezake
M. Lujanbio
zure etxeak ere
badu nahiko ate.

A. Martin
Baina zuretzat dago
atea zabalik
M. Lujanbio
honen eskuzabalak
ez dauka igualik.

A. Martin
Munduko lagunikan
hoberena zara
M. Lujanbio
zure halaxe zera
gehitxoren gisara.

A. Martin
Gehitxo`re ona ez al da
izango Maialen?
M. Lujanbio
Sobredosia daukat
ja hasi baino lehen.

A. Martin
Eskerrik asko maja
ez da hainbesterako!
M. Lujanbio
Esan dizut lehen ere
ez naiz aterako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra