Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-13 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Adin-adin (5. 2018)
Saioa
2018-12-13 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Jimenez, Agustin
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Senar-emazteak. Eguraldi kaskarra dago eta Andonik ez du etxetik irten ere egin nahi. Ane kanpora joateko desiratzen dago.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-12-13 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Oferta ikusi det
nahiz izan miope
pulserita batekin
eguzkitan tope
bi aukera dauzkazu
onena zein ote?
Hautatu Tenerife
edo Lanazarote. (bis)

A. Egaña
Ez bat ta ez bestea
ez ditzazket hauta
bi irla hoien artean
beraz behartuta.
Eta han aspertzen banaiz
gelatan sartuta
ezin neike bueltatu
taxi bat hartuta. (bis)

A. Labaka
Esplikatuko dizut
gertatzen zaidana:
ni etxeko andrea
ni etxeko ama
eta Gabon garaia
bihurtzen zait drama
batzuentzat oporrak
neretzako lana. (bis)

A. Egaña
Hori da nere akats
nere pikardia
txikiteoako maiz
hainbat ausardia
errespetatzen baitut
zure izerdia
aurten nik egingo det
lanaren erdia. (bis)

A. Labaka
Nik ez nuen espero
holako senarrik
laurdena egiteko
ez dezu indarrik
oraingoan ez daukat
nik zure beharrik
Karibera nijoa
ta bakar-bakarrik. (bis)

A. Egaña
Kurrokin liatu da
andrea ospera!
Txantajea egin nahi
nioke ostera.
Oparituko dizut
geratzen bazera
ez plastikozkoa bai
urrezko pultsera. (bis)

A. Labaka
Urrezko pultserakin
ez nau erosiko
nere arrazoietan
jarraitzen det tinko
urruti joango naiz
Kuba nahiz Mejiko
ta kontuz: igual ez naiz
berriz itzuliko. (bis)

A. Egaña
Hori onartu behar
nizuke sikira
“Banoa” esan dezu
joan eta aski da.
Gabonek galtzen dute
zeukaten dizdira
turroia ta andrea
gertu ez badira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra