Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran:
Hilabetero etortzen dira
bisita bat egitera
ordubete bat pasatzen degu
eta gustora gainera
ta gero berriz joaten dira
penaz nere arabera
lehen konpainia izan gintezkeen
gaur konpromiso bat gera.
U. Agirre:
Lehenengo hitza ein zutenean
nik banuen nere kezka
sarri-sarri hor egongo gera
esan ziguten parrezka
nahiz egunero ohetik jaiki
ta bisitarako presta
hilabetian behin datorrena
hori familia ez da.
O. Iguaran:
Ez, ez daukate famili batek
behar dun aina bertute
ondo izatera ia egunero
deitu, etorri behar luke
baino zaila da ta erru pixkat
igual badaukagu guk'e
nik dena jaten irakatsi ta
gaur beren hitza jan dute.
U. Agirre:
Seme-alabei ez naiz hasiko
erregu eta erregu
jana, jantzia eman diegu
bai udara ta bai negu
orain ostikoz jo dan txakurra
bezela hemen gaude gu
baina serio aitortu deigun
gehiegi eman diegu.
O. Iguaran:
Gendun guztia eman genien
ta haiek gustora hartu
egia esan gu mugak jartzen
ez ginen asko ausartu
nere ondoan zaudenez Unai
heldu eskua, ez askatu
ez dauden hoiei begira egon
edo degunaz gozatu.
U. Agirre:
Diru pixka bat oraindik badeu
eta hori ez da broma
zu horrelaxe ikusi eta
gaur sartu zait zoriona
esango dute hurren bisitan
datozkigunean hona
biaje baten galduta daude
aitona eta amona.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra