Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Felix Zubia
Bertsoa entzun |
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Felix Zubia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Zubia:
Goizian jarri aulkian eta
etxeratu arratsean
burua ia lehertzeraino
horren denbora luzean
askoz hobeto egongo gera
beste baten babesean
aguantatzerik ez dago hola
laguntza hartu ezean.
M. Arregi:
Laguntzarekin hobeto dela
laguntza dela ongia
Maider ez zaitez autoesplotatu
ondo dago teoria
baina hiru haur ditut etxean
hau da nere historia
ordu estrekin ateratzen dut
eguneroko ogia.
F. Zubia:
Beraz ogia urri dezute
familia zabalean
eta guk, berriz, laguntza eskas
bulegoko atalean
beste pertsona bat har dezagun
nere uste apalean
ogi papurrik gabeko gazte
asko baitago kalean.
M. Arregi:
Enpresa hontan lanean gabiltz
zu eta ni hogei urte
esperientzia badugu eta
badugu nahiko bertute
beste langile on bat ondoan
noski nik ere nahi nuke
gure hileko soldata ere
igo egingo baligute.
F. Zubia:
Zer dela-eta behar da orain
bat bakarra muxukatu
soldatarena onartzen dizut
ezin dezaket ukatu
gazte bat sartu gure albora
ta hura laguntzat hartu
gure lana’re jetsi behar da
ta soldata burrukatu.
M. Arregi:
Baina ez dela igoko hori da
gero hori da egia
langile bati nahiz ta luzatu
gure jefeak begia
ordu extrarik gabe badaukat
nik nahikoa komeria
konformatzea izan da beti
langileon miseria.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra