Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-14 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Authors
Arregi Markuleta, Maider
Zubia, Felix
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Enpresa bereko bi langile zarete. Zuen departamenduan ordu
estrak sartu behar izaten dituzue. Gaur, zuen nagusiak beste langile
bat kontratatzeko aukera aipatu dizue. Zuri, Felix, idea ona iruditu
zaizu. Maiderrek nahiago du ordu estrak sartzen jarraitu.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Felix Zubia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia:
Goizian jarri aulkian eta
etxeratu arratsean
burua ia lehertzeraino
horren denbora luzean
askoz hobeto egongo gera
beste baten babesean
aguantatzerik ez dago hola
laguntza hartu ezean.

M. Arregi:
Laguntzarekin hobeto dela
laguntza dela ongia
Maider ez zaitez autoesplotatu
ondo dago teoria
baina hiru haur ditut etxean
hau da nere historia
ordu estrekin ateratzen dut
eguneroko ogia.

F. Zubia:
Beraz ogia urri dezute
familia zabalean
eta guk, berriz, laguntza eskas
bulegoko atalean
beste pertsona bat har dezagun
nere uste apalean
ogi papurrik gabeko gazte
asko baitago kalean.

M. Arregi:
Enpresa hontan lanean gabiltz
zu eta ni hogei urte
esperientzia badugu eta
badugu nahiko bertute
beste langile on bat ondoan
noski nik ere nahi nuke
gure hileko soldata ere
igo egingo baligute.

F. Zubia:
Zer dela-eta behar da orain
bat bakarra muxukatu
soldatarena onartzen dizut
ezin dezaket ukatu
gazte bat sartu gure albora
ta hura laguntzat hartu
gure lana’re jetsi behar da
ta soldata burrukatu.

M. Arregi:
Baina ez dela igoko hori da
gero hori da egia
langile bati nahiz ta luzatu
gure jefeak begia
ordu extrarik gabe badaukat
nik nahikoa komeria
konformatzea izan da beti
langileon miseria.