Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Amaia Iturriotz Etxaniz
Bertsoa entzun |
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Amaia Iturriotz Etxaniz
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi:
Titi bistan jarri naiz
ta nahi dut jarraitu
eta ondotik entzun
ditut hiru aipu.
Amaia, zuk mesedez
rollo hau amaitu
bestela ere sarri
epaitzen baikaitu
ez nazazu zuk ere
horrela epaitu.
A. Iturriotz:
Baina neretzat honek
dauka nahiko pisu
zure ondoan, ama,
lotsatzen naiz aizu
ni bikini ta guzti
ta zu ez zera izu
bularra bistan jarriz
gustora zabiltz zu
baina bi oinen punta
ikutuko dizu.
M. Arregi:
Kontua berez dugu
hain politikoa
zure amaren gorputza
ez da begikoa
eta oztopoa da
nere titikoa
bai badakit ez dela
aldizkarikoa
baina erakusteko
ez al da nahikoa?
A. Iturriotz:
Berez, bai, dira aizu
bi tititxo arrunt
nahiz ta igual ez dauden
nereak bezain zut
baina urduri nago
egoeraren truk
nola harritzen zera
ze nahi zenuen zuk
nere gorputza ere
onartzen ez badut?
M. Arregi:
Nere gorputzarekin
a ze nahigabeak
sarritan hartzen zaitu
zu bakardadeak
baina gu gara gure
gorputzen jabeak
eta zure kritikak
ez ziren suabeak.
Gizartearen isla
dira nerabeak.
A. Iturriotz:
Barka zaidazu, ama,
esango det bitan
bide bat aurkitu dut
gaur zure tititan;
nerabezaroak ni
hartua nau kinkan
nago ahalduntzeko
kristoren irrikan
zu gisakoa izan
nahi nuke haunditan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra