Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Urbieta Aizpurua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-21 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Labaka, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Azpiroz Iztueta, Asier
Urbieta Aizpurua, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor eta Asier etorkizuna aurreikusten duten igarleak zarete. Zuk, Aitor, bezeroei ez diezu kontatzen ikusten duzun guztia. Asierrek, ordea, dena kontatzen die.

Deskribapena

Doinua
Bertso polit bat kantatuko det A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Urbieta Aizpurua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Urbieta:
Kontsultaraino etortzen zaizkit
ez dakit zenbat bezero
dutena baino gero hobe bat
nunbait dutenak espero
gezur txikiak kontatze’izkiet
nik erdi egiak edo
asko suizidau eingo lirake
dana kontatu ezkero.

A. Azpiroz:
Neri gezurra esateana
ez zait ba asko gustatzen
ta dakidana kontatzen diet
ahalik eta zehatzen
esaten diet “hiltzera zuaz,
itzaltzen zoaz, itzaltzen”.
Egia esan eskerrak beti
ere ez dedan asmatzen.

A. Urbieta:
Kontsulta honta etortzen dira
bai heldu ta bai nerabe
eta gehienak badute eurekin
hainbeste arazo grabe
ikusitako dana ez diet
nik kontatutzen bazpa’re
kontsultatikan ez irteteko
bat’e esperantzik gabe.

A. Azpiroz:
Baina esperantza berritu behar da
egunero-egunero
eta gauz onik ez da izaten
pixkat zahartu ezkero
gure konsulta izan liteke
mundu amaiera edo
gure ondora etortzen danak
gauz onik ez du espero.

A. Urbieta:
Zure hitzetan zuk bolo-bolo
arazoak ta gatazkak
ta nik nahiago ditut aipatu
garaipen ta arrakastak
gero igarleoi hartze’zkerotan
guztiei kristoren nazkak
badaezpadako fama nik baina
bezero gehiago dauzkat.

A. Azpiroz:
Burutik ondo dagonak ez du
eiten guregana txango
baina eskerrak etortzen diran
bestela ez gendun izango
zure begita beidatzen det ta
Aitor, ez zabiltza ondo,
zure jarrera hartuko det ta
ez dizut ezer esango.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra