Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta Aizpurua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-21 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Labaka, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Urbieta Aizpurua, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ainhoa, Aitor bikotekidearen lehen kontzertura joan zara, eta lo hartu duzu. Bukatutakoan, kontu eske hurbildu zaizu Aitor.

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta Aizpurua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi:
Zure lehen kontzertua
a ze ohorea!
Lokuluxka egin det
oso dotorea
eta zu kontu eske
zatozkit ordea
ai, urduri egotea
ez nuke hobea.

A. Urbieta:
Uste nuen laztuko
zitzaizula ilea
baina ez dezu eman
horren seinalea
lo-kuluxka ez zendun
zan siesta alea
Ainhoa, ez al zinan
balada zalea?

A. Agirreazaldegi:
Balada ez, bolada
daukat nik kolpeka
zure hainbat kanturekin
galdurik oreka
besteek bezela ez nun
mantentzen arreta
kanta guztiak buruz
lehendik nezkin eta.

A. Urbieta:
Egiten detelako
letra atsegina
gaztetxean kontzertu
asko lehen egina
han punka jotzen gendun
zakarra, gordina
ta han jartzen zitzaizun
belarriko mina.

A. Agirreazaldegi:
Punkarekin ez zinan
lehen aberastu
eta baladetarantz
giroa nahastu
baina publikoakin
hurrena jolastu
ni segurua naiz ta
nerekin ahaztu.

A. Urbieta:
Nere bikoteakin
zer-nolako lotsa
baina zuretzat oholtza
ez denez arrotza
nerekin igo zaitez
ta izan zorrotza
pozik hartuko nuke
bigarren ahotsa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra