Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-21 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Labaka, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Azpiroz Iztueta, Asier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Informatikaria zara. Ekarri dizuten ordenagailuaren edukia ikusita, ez dakizu salaketa jarri edo ez.

Deskribapena

Doinua
Komeni zaigun ixtoria bat A
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen gizon batek egin dizkit nei
bai agur ta bai aurkezpen
eta esan dit bere PCa
nere dendan dula uzten
pantaila ireki eta hasi naiz
gutxika-gutxika pizten
eta karpeta hontan dagonai
ez diot ondo irizten
zenbat argazki larru gorritan
ia-ia ez det sinisten
ta hoietako asko ez dira
hemezortzira iristen. (bis)

Lehendabizikoz gertatua zait
modu hontako kasua
harrigarria egin zaidanez
begietan daukat sua
hau beste gabe hola uztea
iruditzen zait luxua
ze titiburu, ze ipurtalde
nunahi badago muxua
esaten dute berez librea
behar degula sexua
baino askotan gertutxo daude
lujuria ta abusua. (bis)

Alde batetik nik pentsatu det
gauza pertsonala dela
baina bestetik ezin det utzi
besterik gabe horrela
eta nolabait bukatu asmoz
oraingo trago itzela
kasualidadez gizonezko zan
nere bezero tentela
beraz uste det nik Ertzaintzara
laister dei dezaketela
ta abusutik honek zenbat dun
eurek esan dezatela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra