Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Beñat Jauregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-22 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Jauregi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Beñat, tabernaria zara. Iñigo egunero etortzen da zure tabernara. Goiz osoa pasatzen du egunkaria irakurtzen kafe bat bakarrik hartuta. Gaur ere hortxe eseri da ate ondoko mahaian.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Beñat Jauregi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Jauregi:
Berria, Diario Vasco
hartzen ditu aintzat
kafetxo txiki bat hor
hartu ohi du behintzat.
Horregatik haserre
naukazu erabat
gutxienez uztazu
propinatxoren bat. (bis)

I. Gorostarzu:
Goizero izaten naiz
tabernako parte
ta hor egoten gera
aterikan ate
gaur egungo berriak
dena txar ta kalte
apetitua ere
kendu eiten didate. (bis)

B. Jauregi:
Beraz notizi txarrek
ze-nolako bola!
Borborka ipintzen al
zaizu ba odola?
Berri onak kontatzea
neri ez dit ajola
ea apetitu pixkat
sartzen zaizun hola. (bis)

I. Gorostarzu:
Astebururo golak
sartuz Realari
azkenaldi honetan
ez da ondo ari
ta zu ere ohartu,
Beñat zerbitzari,
batzutan galleta bat
daukate opari. (bis)

B. Jauregi:
Beraz kafetxoren bat
hartzen du aurrena
galleta gehio eskatu
gainera hurrena.
Ba zu aguantatzea
eunian barrena
jakin dela neretzat
tragorik txarrena. (bis)

I. Gorostarzu:
Ulertu ote dizut
zaudela gustura
neri esker iristen
zara ta mundura
eguneroko batek
mereziko du ba?
Atera txupito bat
etxean kontura. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra