Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal
Bertsoa entzun |
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizeko lauak puntuan ziren
dantzan hasi da alarma
bota estuak jantzi ditugu
jantzi degu traje bana
kamioiak hartu ta juan gera
Getari herrian barna
ez zait gehiegi gustatu neri
han zegoen panorama
baserri izkinan hantxe zeuden ta
seme gaixoa ta ama
orain akabo urte luzetan
eurek egindako lana.
Lastategian nunbait txispa bat
piztu omen zitzaien gauez
alpapa eta gainerakoek
suak hartu ditu errez
herri osoa ia bete da
hemengo errauts eta kez
lehenago ardi zuri ziranak
ere agertzen dira beltz
lana hemen da ogibidea
nerea ere bai tamalez
gurea ez da ez lan errexa
ta artzaiena ere ez.
Aurrera nola irtengo diran
orain batek daki jakin
haizea hartzera hainbeste ardi
gazta eta ahalegin
borondatezko jende ugari
nahiz egongo dan Getarin
behar adina diru bilduko
ote da hau konpon dedin
agur bi muxu eman dizkiet
eta bihotzan daukat min
pena da baino hortik aparte
ezin baitet ezer egin. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra