Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kimioterapiaren ondorioz, ilea galdu duzue biok. Zuk, Mantxi, ileordea janzten duzu kalera ateratzeko. Alaiak, ordea, nahiago du ileorderik ez erabili.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Minbizitikan biziminera
pasatzea zaila hain zen
ta esan zeinek zainduko nauen
ez baldin banaiz neu zaintzen
ile ordekoa erosi nuen
ta orraztu ahalik ta maizen
inork ez daka jakin beharrik
ze pasatzen ari naizen. (bis)

A. Martin:
Baina pasarte ta trago txarrak
izaten dira bizitzan
txuri puntu bat jarri nahi nuke
zure begirada grisan
ilerik gabe azaldu nahi dut
oraintxe nagoen gisan
jendarte hontan kantzerra ez dadin
halako tabua izan. (bis)

Mantxi:
Dirua bildu ta pegatinak
jartzeko har zazu txanda
baina norberak pasa behar du
gaixotasunaren langa
burusoilikan zertan ibili
egia garbi esanda
kontzientzia landu behar degu
baina ez pena emanda. (bis)

A. Martin:
Baina horrela nire iritziz
ez da pena areagotzen
jendeak gaitza ta heriotza
alperrik baititu lotzen
borrokan nabil nik munduari
esan nahi nioke ozen
bizi berria ta ile berria
ikusi nahi dut jaiotzen. (bis)

Mantxi:
Jaioko dira zai egon zaitez
hainbat egun ta mila gau
kantzerrak baina guregan jarri
ditu horrenbeste arau
ta burusoilik ibiltze horrek
ni dexente lotsatzen nau
ilea galdu egin nun baina
duintasunak badirau. (bis)

A. Martin:
Niri berdin zait hainbat epaitze
edo errukizko bisai
ez naiz egongo oniritzien
eta besarkadaren zai
ileordearena isilduko dut
ibili zintezke lasai
zure hautua duina baita
eta nirea ere bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra