Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gaur ere ondoezik zauden arren, lanera joatea erabaki duzu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere bizkarreko mina
nere esku eta lunbago minduta
daukat burua
bihotz, heste, estomago
ta pentsatzen det batzutan ezin
dedala gehiago
baina zapatak jantzita
berriz ere prestu nago
bulego batean nabil
beste edonon nahiago
baina ezetz esateko
ene zenbat erreparo!
Nola egongo gera ondo sistema
gaixo badago? (bis)

Altxatu eta goazen
hori dugu erregela
ia ahaztua daukat
iraultzaile izan nintzela
mila larehungo soldata
eta gustora horrela
ez baitu hemen inork nahi
langabeziko papela
jefeak “mugitu hadi”
ez dit ba esan, kauenla!
Txixa egiten digute
goitik behera nahi bezela
ta guk uste inozenteki
euria ari duela. (bis)

Legea ere nola duten
duela gutxi atera
tok-tok zigorrez jo dute
berriro gure atera
bulegoan hogei gera
ta arituta batera
zeoze aldatze hori
berez posible ote da?
Ba, bai, baiezko da erantzun
utzi dezadan galdera
nahiz eta gaixotzen geran
edo gauden sentibera
bihar bertan hasiko naiz
antolatzen gure greba. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra