Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Martikorena Lizaso, Eñaut
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Parrandan zabiltzatela, neska bat deseroso ikusi duzue zuen lagun batek ipurdia ukitu diolako. Zuek, egoeraz jabetu arren, zuenean jarraitu duzue.

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Martikorena:
Astebururo parrandaren bat
ta gu kuadrillan atera
ibiltzen gera kotxeak hartuz
herri batetik bestera
hainbestekoik ez baino leheno’re
sarri ibili antzera
gaur hain nabarmen izan da baina
guztiok isilik gera
guk ez deu egin baina hala’re
honen konplizeak gera.

N. Elustondo:
Parrandak dira nesken infernu
ta gizonezkoon zeru
nola basurde lana sarri den
jendarte honen eredu
aldarrikapen bera eginaz
feministek zenbait negu
ta orain ere beti bezela
zerbait egin dezakegu.
Beste aldera begiratzera
ohituegiak gaude gu.

E. Martikorena:
Whatsappez ere astakeriak
iristen zaizkigu bapo
gure artean marmarra baina
ez degu esaten asko
gero plazara irteten gera
aurrerakoi itxurako
eta gainera sarri prest gaude
baita’re konzentretako
baina honekin isil-isilik
gure laguna delako.

N. Elustondo:
Laguna da ta ezin zikindu
degu gure imajina
elkar babestu nahia delako
guk hartzen degun dotrina
baina hala’re ni sentitzen naiz
koldarra bezain zikina
norbaitek neri egingo balit
guk egin degun berdina
hura gorroto izango nuke
egin duena adina.

E. Martikorena:
Arrazoi dezu baina gerora
parrea eta algara
hauxe aipatu egunen baten
guk anekdota gisara
isiltasuna gure hautua
nahiz batzutan egin traba
zer pentsatua ematen dit ba
azalduko dizut hara:
gure lagunak hok izatea
zerbaiten seinalea da.

N. Elustondo:
Nahiz eta denok garen jatorrak
hiru-lau trago hartzeko
gero egoera narrasten bada
ipintzen gara trantzeko
eta joera daukagu beste
aldera begiratzeko
berriro ere pasa ez dadin
hamaika honen antzeko
bada ordua diskurtsotatik
ekintzara pasatzeko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra