Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Neurria:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urtebetean hor ibili naiz
haiei eskutan helduta
ni izan bainaiz bere bidea
gidatzen duen txalupa
alabatxo bat daukat etxean
noski ez daukat ahaztuta
ta ez joateko hor agindu dit
negar malkotan bilduta
une honetan nahiago nuke
izango banintz ostruka
negar malkotan hortxe dakusat
bi begiak handituta
ta une hortan nahastu zaizkit
nere presa eta kulpa. (bis)

Ni bihurtu naiz gure etxeko
jardueraren zutabe
gaixo badago nere babesa
bilakatzen du aldare
gure artean sortu zaiguna
nolako lotura sare!
Ez joateko Nahia txikiak
hor eskatzen dit hala’re
nere kulpatik emozio hau
sentitzen dut horren grabe
zer dela eta ote naiz beti
sentimentu honen jabe?
Beraren aita joaten da ba
batere kulparik gabe. (bis)

Ama kalera doala eta
Nahiak hainbeste hil kanpai
ezin puskatu bera ta ni neu
lotzen gaitun hainbat uztai
nahiz ta aspaldi hontan neroni
bihurtu beraren etsai
izango al da alde egitea
ona dela ulertzeko gai?
Eskutik heldu ta hortxe daukat
negar malkoz beteta, blai
besarkada bat emango diot
horrekin nahikoa du, bai
ohartzerako bueltatuko naiz
ta egon dadila lasai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra